Begiratokiak

Visitas recomendadas: miradoresErraz irits daiteke horietara. Berezko begiratokiek Aezkoa modu pribilegiatuan ezagutzeko aukera eskaintzen dute. Ibarrei, herriei, Pirinioei… so egoteko talaia ezin hobeak dira.

Ez al duzu sekula jakin nahi izan hegazti batek nola ikusten dituen gauzak?

Abaurrepea

Abaurreetarako errepidean bertan, begiratoki honetatik Aezkoa Ibarraren ikuspegi zoragarria dugu aurrez aurre, Abaurrepearena bereziki.

Aitza (Orbara)

Orbarako elizdorrearen ondotik abiatu gaitezke. Pista hartu eta emeki igotzen hasiko gara. Pixka bat aurrreago utziko dugu eta eskuinean agertzen den bidea hartu. Aitzako bordetara joateko bide zaharra da. Lehenengo bordaren ondoan ezkerrera hartu eta pagadian barna joanen gara. Gero mendia gora Mutiako garbira aterako gara.

Arburua (Orbaizeta)

Orbaizetaren herrigunetik abiatuta, Arburuaraino eramanen gaituen bidea hartuko dugu. Arburuan Irati ibaiaren eta Ibarreko hainbat herriren ikuspegi zoragarriaz gozatzeko parada izanen dugu.

Aria-Aribe

Aribe eta Aria lotzen dituen errepidetik ikuspegi zoragarria dugu: Aribe, Irati ibaia eta ibarraren hegoranzko eremua, bainu-etxeak, Iturta mendia…

Ariztokia (Garralda)

Oso erraz irits daiteke bertara Garralda-Itoiz errepidea hartuta. Ariztokiako begiratokia oso aproposa da hegaztiak begiztatzeko, saiak batik bat. Beteluko hariztia behealdean eta Pirinioak aurrez aurre dituela, ezin hobeto ikus ditzakegu Aribe, Irati ibaia eta Aezkoa ibarraren zati bat.

Lapizea (Garralda)

Auritz-Garralda errepidetik bertatik, Lapizea izeneko muinotik, ikuspegia zoragarria da: herriaren ibarra, Arregia mendiaren egutera aldera dagoen hariztiak, Erratzu mendiaren ipar hegiko pagadiak… eta guztien gainetik, gibelean, Pirinioak.

Pettuberro (Hiriberri/Villanueva)

Sorginak bertan elkartzen omen ziren, tradizioak dioenez, akelarreak ospatzeko, izan ere, Pettuberrotik, ez beste inondik, ikus daitezke ibarreko 9 herriak.

San Miguel (Abaurregaina)

Aezkoako balkoitzat hartua, izen bereko haitzean dagoen begiratoki horretatik ikuspegi zoragarria dago. Ekialdean Pirinioetako gailur altuak. Mendebaldean Aezkoa.

Zamariain (Garaioa)

Garaioaren herrigunetik kanpo, Zamariaingo begiratokiak ikuspegi ederra bistaratzen digu: Beteluko hariztia eta Iratiko ibarra. Amildegiaren gaineko harkaitz ikaragarria ikuspegi zoragarriez gozatzeko talaia aparta da.