Gareak

Visitas recomendadas: horreosMendialdeko ohiko eraikinak dira. Nafarroan, guztira 22 daude, eta horietatik 15 Aezkoan. Zatoz eta ikusi; lurralde honetako ondarearen erakusgairik berezienetako bat ikusteko aukera izanen duzu.

Aria

Ondarearen elementu hauek hobekien zaindu duten herrietako bat Aria da. Lau daude, denetara, herrian. Honako ezaugarri propioak dituzte:

  • Jauri: aurrealdeko balkoia duen solairua inolako aldaketarik gabe gorde du.
  • Apat: fatxadan harlanduak gorde ditu, eta 1566ko data irakur daiteke.
  • Etxeberri: aurrekoak bezalaxe, honek ere zortzi zutabeak gorde ditu
  • Jamar: lanabesak eta tresneria gorde ditu.

Aribe

Ariben Ibarreko garairik handiena dago, Domentx; oinplanoa 5,20 bide 7,00 metrokoa da.

Garaioa

Maisterrako garaia da, Ibar osoan, egituraren zeharkako habeak luzetarako habeen gainean jartzen dituen bakarra da. Beste ezaugarri bat zutabeek duten prisma-itxura da.

Garralda

Garraldan, Masamigeleko garaiak, barnealdean, ezkerraldeko atalak gordetzen ditu.

Hiriberri/Villanueva

Hiriberri da garai gehien dituen herrietako bat.

  • Reka: 1995ean berritu zuten. Aezkoako garai guztietatik honek du teilaturik zutena. Alea gordetzeko erabiltzen da, oraindik ere.
  • Portal: garaiak bi estalpetxo atxikiak ditu. 1652ko idazkun bat du.
  • Jauki: harriz eginda portada du, eta 1822ko idazkuna irakur daiteke.
  • Elizondo: ura irrista ez zedin, lau kantoiak harlauzaz babesturik dituen bakarra da.

Orbaizeta

Orbaizetako hiru garaiak oso egoera onean gorde dira.

  • Etxegarai: 1991n berritua, oraindik ere zurezko oholtxoak dituen garai bakarra da.
  • Larrañeta: borda baten alboan kokatuta, xarma bereziko multzo bitxia osatzen dute.
  • Primorena: bi kale esturen artean kokatuta egoteak eta duela gutxi berritu izanak politenetako bat bihurtu dute.

Orbara

Orbaran Jabat izeneko garaia dago. Berau ere berritua izan da. Barnealdeko atalak gorde ditu.

Informazio gehiago.