Bide lokalak

S.L. NA-50A: Erondoako Behatokia

mapa y perfil recorrido SL NA-50A

arraldako eskolen ondoan dagoen pistatik abiatuko gara; ataka ireki eta ezkerrera hartuko dugu. Soroa gurutzatu, bertze ataka bat pasa eta Laurensoko errekaren bazterrean dagoen bide zaharrean barna segituko dugu. Erreka utzi eta igotzen jarraituko dugu. Bidearen bi aldeetan ezpelak eta haritzak ikusi ahal izanen ditugu. Bertze ataka bat dago hemen;gurutzatu eta soro txiki bat agertuko zaigu, hurritzez inguratua dagoena. Bidean jarraitu. Aldeetara ezpelak, haritzak eta hareharriak ikusiko ditugu. Orain laborerik ez duen bertze soro txiki bat ikusiko dugu,eskuinera hartu eta kareharrobi bat aurkituko dugu. Maldan gora hasiko gara. Gainean, pago baten ondoan, eskuinera hartu. Metro batzuk aurrerago Garraldara ematen duen behatoki ederrera ailegatuko gara. Pagoaren ezker, igotzen segi. Berehala ibilbidea laua eginen da. Bertze behatoki batera aterako gara. Ondoren jeitsiera hasiko da (S.L. NA51) bidearekin gurutzatu arte. Garralda eta Aria lotzen zituen bide zaharra da hau. Hemendik Irati Ibaia eta Aribe ikusi ahal izanen ditugu. Ezkerrerantz hartuta Ariara joan gaitezke, eskuinera berriz, harkaitz eta haritzen artean doan bidean barna, hasierara eramanen gaituen pista zabaleraino.

S.L. NA-51A: Garralda-Kadea-Garralda

mapa y perfil recorrido SL NA-51A

Ibilbide honek Garraldako herrigunean du hasiera. Hilerriaren ondoan ezkerrean dagoen pista hartuko dugu, Garraldako Landandia gurutzatzeko. Bertan, bazkatzen, azienda ugari ikus ahal da, ikuspegi ederrak daude. Ezkerrean bide bat azalduko zaigu; pista utzi eta hau hartuko dugu. Bidearen bi aldeetan ezpelak eta haritzak izanen ditugu hasieran, eta, Artezelaiko erreka gurutzatu ondoren, pagoak, ezpelak eta haritzak. Tarte hau igoera txikia da. Hurbil, laborerik ez duten soroak ikusiko ditugu. Landandiko gainera ailegatuko gara, bertatik ikuspegi ederra dago: mendiak, zelaiak, soroak,…Pagadia gurutzatuz jeitsiko gara pistaraino ailegatu arte.Ezkerrera hartu, Mendialde borda ondotik pasa eta hurrengo gurutzeraino segi. Ezkerrera hartuta Garraldara iritsiko gara Landandian barna.

S.L. NA-53A: Milurteko Haritza

mapa y perfil recorrido SL NA-53A

Ibilbidea Aribeko Erdi Aroko zubiaren aurrean hasten da. Pista hartu eta igotzen hasiko gara berehala. Urbiltegira ailegatutakoan utziko dugu pista eskuinean dagoen bidea segitzeko. Geroago bide hau utzi beharko dugu eta ezpel, haritz eta harkaitzez inguratutako pistatik behera hasiko gara Irati Ibairaino. Eskuinera hartu ibaiaren bazterretik segitzeko eta metro batzuk aurrerago Aribeko bainuetxea aurkituko dugu. Bide beretik itzuliko gara oihanbidera ailegatu arte. Jarraitu eskuinean bidea azaldu arte. Merkurio meategiaren hondarrak ikusiko ditugu. Aurrera segi eta bertze oihanbide bat aurkituko dugu. Ezkerraldetik Aribera itzuliko gara. Eskuinera Garaioako haritzera joateko bidea hartuko dugu. Segi eta ezker aldean bide bat agertuko da. Maldan gora hasiko gara pago eta haritzen artean, milurteko haritzaraino ailegatu arte. Etorri garen bidetik itzuli gurutzeraino. Oihanbidea zuzen jarraitu (ezkerrean meategitik datorren bidea utziko dugu) eta poliki poliki igo garen bide berean barna jeitsi herriraino.

S.L. NA-54A: Bide Zaharrak

mapa y perfil recorrido SL-NA54A

Hiru herrietatik egin daiteken ibilbidea da. Aribetik hasten dugu ibilbidea. San Joakin baseliza ondoan, ondoren metro batzuk itzuli Aribetik Hiriberrirako bide zaharra hartzeko. Zati malkartsua da hau eta aldeetan harrizko hormak daude tarteka. Errepidera aterako gara eta berehala 3. gurutzean Hiriberrirako bide zaharrean barna joateko aukera izanen dugu. Herria gurutzatu eta pista zabal batera aterako gara. Maldan behera hasiko gara. Eskuinean ikusiko dugun urbiltegi txiki baten ondoan utziko dugu pista bidea hartzeko. Ibilbidea laua izanen dugu Artekiko errekaraino. Erreka gurutzatu eta igotzen hasiko gara. Bidearen bazterretan pagoak, ezpelak eta haritzak ikusiko ditugu. Ondoren jeisten hasiko gara. 1.gurutzera ailegatu arte . Ezkerrera hartuz gero Garaioarako bidea hartuko dugu. Betondoko erreka gurutzatu ondoren, zelatan barna doan pista zabaletik igotzen joanen gara. Garaioako pilotalekura aterako gara eta eskuinean dagoen pista hartuko dugu. Metro batzuk aurrerago pista utzi eta ezkerrera segi. Bidegurutzea topatzen dugularik, segi aurrera zelaietan barna erreka berriro gurutzatu arte. Hariztian barna igarotzen da bidea Aribetik Hiriberrirako errepidera atera arte,hasierara itzuliko gara.

S.L. NA-55A: Sorginen Bidea

mapa y perfil recorrido SL NA-55A

Berrendira joateko herriko irteeran dago bidearen hasiera. Lehenengo gurutzean ezkerrera hartuko dugu eta bide zabala segituko dugu. Aldeetan zelaiak ikusiko ditugu. Bide hau utzi eta egurra ateratzeko erabiltzen zen bide zaharra hartuko dugu. Hasieran hariztian barna joanen gara (Tristuibartea edo Ariztibarreneko Erreserba Naturaleko mugetan gaude) eta geroago pagoak ikusiko ditugu. Maldan gora hasiko gara berriki egina den ikaztegiraino iritsi arte. Eskuin joan, eta malda gero eta pikoagoa eginen zaigu. Pettuberroko gainera ailegatuko gara: bertatik ikuspegia zoragarria da. Aezkoako herri guztiak ikusten diren leku bakarra da hau eta tradizioak dioenez, sorginak akelarrean biltzen ziren hemen. Bide beretik itzuli.

S.L. NA-56A: Arburuako Behatokia

mapa y perfil recorrido SL NA-56A

Orbaizetako Mendikoa auzoan dagoen azken azienda ustiategiaren ezkerrean du hasiera bide honek. Hasierakoa tarte malkartsua da. Ezpelak eta orreak tartekatzen dira bidean. Aurrerago, hurritza eta eta haritzen artean doan zatia garbiagoa da. Maldan gora jarraitu eta Orbaizeta eta Irati Ibaiaren gaineko ikuspegia agertuko zaigu. Aurrerago, Urtziloko Haitzulora iritsiko gara. Lehenxeago, eskuinaldean utzi dugun bidea hartuko dugu orain. Bide hau jarraitu eta malda handia igotzen hasiko gara. Bidearen bazterretan haritzak ditugu. Berehala Arburuko gainera iritsiko gara. Hortik Irati Ibaia eta zeharkatzen dituen zenbait herri ikusi ahal izanen ditugu. Eskuin hartu eta mendi soilean barna usategietara ailegatuko gara. Bidea garbiagoa eginen da (kotxe arrastoak ikusiko ditugu) eta pista nagusiraino heldu gara. Eskuin, herrira itzuliko gara.

S.L. NA-57A: Arlekiako Gaztelua

mapa y perfil recorrido SL NA-57A

Ibilbideak Orbaizetako Olako plazan du hasiera. Elizaren ezkerrean bidea hartu eta metro batzuk aurrerago ezkerraldera hartuko dugu berriro Legartzako erreka gurutzatzen duen pista jeisteko. Erreka gurutzatu ondoren eskuinera hartu eta berehala berriz ezkerrera. Maldan gora hasiko gara. Iratzetan barna segituko dugu pagadira ailegatu arte. Bertara sartu gabe, gurutze batekin topo eginen dugu: ezkerrera, Arlekiko Gazteluaren hondarretara ailegatuko gara, eta horretarako egurra ateratzeko erabiltzen zen bidea hartuko dugu lehenbizi eta ezpelen artean doana gero. Eskuinera joanez gero, pagadian barna joanen gara eta landaretzaren artean berehala agertuko zaizkigu Lutoko Haitzuloak. Azken tartea maldatsua da. Olara bide beretik itzultzen da.

S.L. NA-58A: Zamariaingo Behatokia

mapa y perfil recorrido SL NA-58A

Garaioa gurutzatzen duen errepidetik hasiko gara. Tarte luzea eginen dugu S.L. NA-55 bidea joaten den leku beretik. Hasieran soroen artean doazen pistak jarraituko ditugu eta geroago basora sartuko gara borda bat topatu arte. Bertan bidea bitan banatzen da. Ezkerrera hartu, eta berehala ezkerrera berriz agertuko zaigun oihanbidea hartzeko. Aurrerago utziko dugu, eskuinean dagoen ataka ireki eta bide zaharra hartzeko. Haritzak eta pagoak tartekatzen dira zati honetan. Bukaeran, izugarrizko harkaitza aurkituko dugu sakanaren gainean. Aurrez aurre Orotz Beteluko hariztia eta Irati Ibarraren gaineko ikuspegi zoragarria. Bide beretik itzuliko gara.

S.L. NA-59A: Artetxeko Haitzuloak

mapa y perfil recorrido SL NA-59A

Salimos junto al frontón de Garaioa (inicio coincide con el SL NA-54A). Descendemos suavemente por una pista, giramos a la izda y después de cruzar un puente sobre la regata Betondoa seguimos por el antiguo camino Garaioa-Hiriberri/Villanueva hasta encontrar un cruce de caminos: cruce 2. A la dcha y ascendiendo entre robles llegamos a una nueva desviación: a la izda por un camino de firme inestable llegamos a una cueva y a la dcha por camino mejor vamos hasta la segunda cueva. A la dcha de esta segunda cueva podemos continuar primero por una explanada y luego por una senda hasta la sima Atazabal, paraje con bellas vistas. Regresamos por el mismo camino.

S.L. NA-50B: Asketako Haitzuloak

mapa y perfil recorrido SL NA-50B

Abaurrepeatik abiatuko gara soroetan barna jeisten den pista hartuta. 400 metro aurrerago ataka bat agertuko da eskuinaldean. Gurutzatu eta bidea jarraituz herriko Errota zaharrera iritsiko gara. Ataka baino lehen zuzen jarraituz gero, eta bi gurutze pasa ondoren, ezkerrera hartu eta mendian gora hasiko gara. Bidea lautzen da aurrerago. Bi aldeetara ezpelak eta pago zenbait ikusiko ditugu. Ezkerrera hartu, eta haritz, pago eta ezpelen artean doan bidea segi. Iratzetara agertuko gara. Gurutzatu eta berehala bidea hartuko dugu berriz. Aurrerago ataka bat ikusiko dugu. Gurutzatu gabe, eskuinera hartu eta Asketaldeko Haitzulora ailegatuko gara. Ezkerrera hartuta, bideak jarraitzen du, tarte hau nahiko malkartsua da. Bazterretan harkaitzak eta ezpelak izanen ditugu. Oihanbide batera iritsi eta maldan behera hasiko gara; pago kimatuak ikusiko ditugu zati honetan. Pista utzi eta ezkerraldean agertzen den bidea hartuko dugu, eta, berriz, pistara azalduko gara. Ezkerrean borda baten hondarrak ikusiko ditugu. Jarraitu azken ataka gurutzatu arte. Herrira zuzen joan.

S.L. NA-51B: San Miguelgo Baseliza

mapa y perfil recorrido SL NA-51B

Harrobirako bidea hartzen den herriko azken etxetik abiatuko gara. Bidea igotzen hasi. Ezpelak ikusiko ditugu alde banatan eta berehala San Migelgo (XVIII.M.) baselizaren hondarretara ailegatuko gara. Ezker hartu eta harkaitzaren gailurra inguratzen joanen gara, Aezkoaren gaineko ikuspegi zoragarria duen behatokira azaldu arte. Bidea jarraitu eta haitzulo baten ondotik pasako gara. Ermitara iritsiko gara berriz. Hortik herrira itzuliko gara.

S.L. NA-53B: Bordetako Bidea

mapa y perfil recorrido SL NA-53B

Orbarako elizdorrearen ondoan hasten da ibilbide hau. Pista hartu eta emeki igotzen hasiko gara. Pixka bat aurrreago utziko dugu eta eskuinean agertzen den bidea hartu. Aitzako bordetara joateko bide zaharra da. Lehenengo bordaren ondoan ezkerrera hartu eta pagadian barna joanen gara. Gero mendia gora Mutiako garbira aterako gara. Bide laua eginen dugu zenbait metrotan eta ondoren jeisten hasiko gara. Ikuspegia ederra da hemendik. Bordetara eramaten duen pista berrira ailegatuko gara, eta ezkerrera hartuta pistan behera jeitsiko gara eskuinera agintzen digun seinalera iritsi arte. Hartu eta Aztaparren barna Ariako bordetara ailegatuko gara. Bide beretik itzuliko gara utzitako pistara iritsi arte. Eskuin hartu eta herrira jeitsiko gara.

S.L. NA-50: San Frantziskoko Muinoa

mapa y perfil recorrido SL NA-50

Ibilbidea Hiriberrin hasten da, herriaren goialdean. Hartu Otsagabiarako garai bateko bideak egiten duen pista seinaleztatua. Mendi-hegalaren erdialderaino poliki-poliki igotzen den pista horretan barna eginen dugu San Frantzisko izeneko leporaino; hasieran belardi eta soro artean, eta, ondoren, larre, sastraka eta haritz artean. Mendi-hegalaren goialdean pagadi itxi bat ikusiko dugu. San Frantzisko lepora iritsita, sainduaren irudia gordetzen duen horma-hobi bat dago, garai batean zegoen baselizaren lekuko. Bertatik Pirinioen ikuspegi zabala dugu. Mendi-lepoan pista nagusia alde batera utzi eta beherantz doan bidexka estuago bat hartuko dugu pago -horietako batzuk oso handiak- eta hurritz artean. Bidexkak Zelaiondoa sakana zeharkatzen du, eta aurrera egiten du ibilbide-tarte lasai eta eroso batean barna; hemendik aitzinat haritzak nagusitzen dira. Arreseko Gurutzea izeneko parajea igarota, hasierako pistara iritsiko gara eta horretan barna abiapuntura helduko gara.

S.L. NA-51: Garralda-Aria-Garralda

mapa y perfil recorrido SL NA-51

Abiapuntua Garraldako herrigunean dago. Ibilbidearen lehenengo zatia belardien artean dagoen pista zabala da; aipatu belardietan usu ikusiko ditugu Aezkoako arraza den behi piriniarra. Luze gabe, pista bukatu eta heskai (hurritzak, haritzak, basa-gereziondoak…) eta larre artean dagoen bidexka batean barna eginen dugu aitzinat. Bidexka estua hariztian barneratzen da ibilbide ia laua eginez. Ametz ilaundunak dira nagusi, eta hauekin batera ezpelak, basa-arrosak, elorriak… Mendi gailurren inguruetan ezin ederragoak dira ibarraren ikuspegia; gure oinetara, berriz, Aribeko herrigunea. Ezpel handiez inguraturik, mendi-gailurra zeharkatuko dugu, eta beste isurialdera jaisten hasiko gara. Bideak hainbat belardi inguratzen ditu, eta Ariarantz eramanen gaituen pista zabal bateraino joaten da. Herrira heldu aitzin, pista alde batera utzi eta herriraino eramanen gaituen bidexka zoragarri bat hartuko dugu. Itzultzeko, abiatzerakoan hartu dugun bide bera hartuko dugu, baina kontrako norabidean.

S.L. NA-53: Aztapargo Errakastoa

mapa y perfil recorrido SL NA-53

Bidexka Orbarako herrigunean hasten da. Lehenengo zatia Aitzarako bide asfaltatuan eginen dugu, Betolegiko zentral hidroelektrikora doan kanalaren behealdetik. Ondoren, kanalaren pista hartuta, zentralaren presaraino iritsiko gara; bertan, uhateek ur-emaria erregulatu eta hodietara bideratzen dute elektrizitatea sortuko duten turbinetara eramateko. Bideak, bidexka lokalak alegia, hodi erraldoien albotik egiten du aitzinat, zentraleraino; zubia zeharkatu eta basorantz hartuko dugu Aztapar ubidearen ertzetik, haritz kandugabe, ametz ilaundun eta pago batzuen artean. Bidexkari jarraituz beti, ubidea laugarrenez zeharkatuta, atzera bidea hartuko dugu baso-bide batean barna. Ubidearen alboetan hainbat ezki ikus daiteke. Betolegiko zentralera iritsita, hasierako bide beretik atzera eginen dugu abiapunturaino.

S.L. NA-54: Abaurrea Bidean

mapa y perfil recorrido SL NA-54

Abiapuntua Abaurrepean dago. Hasieran hainbat belardiren albotik eginen dugu aitzinat, eta ondoren harriz jositako bide bat hartuko dugu pista batera atera arte. Pista hartuta gorantz eginen dugu, eta handik lasterrera zuhaitz eta zuhamuxka bakanduak dituzten larreak zeharkatzen dituen bidexka hartuko dugu. Ondoren, berriro ere, pista hartuko dugu bi Abaurreak lotzen dituen errepidera iritsi arte; tarte labur batean, bitan zeharkatu beharko dugu errepidea. Asfaltoa alde batera utzita, begien bistan dagoen muinoraino doan bideari jarraituko diogu. Banalerroa zeharkatuta, ibilbidea, berriro ere soro eta belardien artean, mendiartetik doa, eta errepidera eramanen gaitu. Errepidea zeharkatuko dugu, eta Abaurregainera iritsiko gara. Hemendik aitzin, ibilbideak bi herriak lotzen dituen garai bateko bidetik jarraitzen du, basoak hartutako hegi batetik behera eginez. Berriro ere pistara iritsiko gara, eta errepidea zeharkatuta, abiapuntura helduko gara.

S.L. NA-55: Iturta-Otarratz

mapa y perfil recorrido SL NA-55

Ibilbidea Garaioako herrigunean hasten da. Gorantz doan pista bat hartuko dugu, belardi eta hurritz eta ezpelen artean doan pista; aitzinago basoan sartzen dena. Ibilbideak pistan barna egiten du aitzinat borda bateraino. Aipatu borda alde batera utziko dugu, eta eremu ireki batera aterako gara, basoa gibelean utzita. Ibilbide lasaian jarraituko dugu, zuhaitzen bat edo beste eta zuhamuxkak –isatsez, ezpelez, patxaranez, txilarrez… osatua- dituzten larreetan barna. Bidexkak, muino arin baten ondoan, beherantz egiten du soro eta belardien artean dagoen pista bateraino. Horri jarraituko gatzaizkio abiapunturaino, Garaioaraino alegia, joateko.