Ibilbide Handiak

GR 11 5. Etapa – Piriniotako bidea

perfil GR11 5 etapa

GR 11, 5. etapa profila

GR-11-5GR 11ren (Pirinioetako Ibilbidea) bi etapa Aezkoan barna pasatzen dira, eta bi norabideetan egin daitezke. Oraingo GR11-ren trazadura berria da. Lehen Orreagarantz jarraitzen zuen, baina orain zati tarte GR 12rentzat (Ibañetatik Azpegira) eta GRT 7rentzat (Auritz eta Donibane Garazi lotzen duena) utzi da. Iratiko trekkingaren mendebaldeko itzulia da. GR 11 trekking horren hegoaldeko bidea bihurtu da, eta Hiriberri eta Orbara herrietan zehar pasatzen da. GR 11 ekialdera abiatzen da Nabala eta Usategietako gurutze eta Itolazko pistan zehar. Hortik Latxagako gaineko oihanera igotzen da. Hara ailegatu baino lehen.
GRT 8 aurkituko dugu ezkerrean: Orbaizetako Olara abiatzen da. Azpegi, Ezkanda eta Errozaten barna segitzen du eta Irauko Lepoan GR 10rekin elkartuko da. Aitzartera jaisteko tartean, pagaditik ateratakoan, Iratiren gaineko ikuspegirik bitxienetako bat aurkituko dugu. Orbarara jaisten, bideak bat egiten du HL batekin. Orbara gurutzatuta, Erdi Aroko zubia igaro behar da, eta han barna Hiriberrira igotzen da.

Gutxi gorabeherako ibilbidea: Orbaizetako Ola – Azpegiko saroia- Arnostegi – Lepoeder- Astobizkar – Orreaga – Auritz.

Komenigarria da ibilbidea kontsultatzea, mapak eta profilak ikusi.

GR 11 6. Etapa – Piriniotako Bidea

Perfil del recorrido GR 11, 6ª etapa

GR 11, 6. etapa profila

GR-11-6

Ibilbide honetan Aezkoa utzi eta Zaraitzura sartzen gara, Berrendin gora (Iratiko Oihanaren hegoaldeko ertza) segituz. Gainean natur gune horren eta Nafarroa zein Aragoiko Pirinioen gaineko ikuspegirik ederrenak aurkituko ditugu. Taplako gainera ailegatu baino lehen Zaraitzura sartzen gara, eta Abodin barna jarraitzen dugu. Abodi Oriren magalean hasitako zerrarekin lotzen da ekialdean. Hortik GR 11 Otsagabira jaisten da eta bidean Muskildako ermitaren ondotik pasako gara.

Gutxi gorabeherako ibilbidea:

Hiriberri/Villanueva de Aezkoa – Berrendi – Tapla – Muskilda – Otsagabia/Ochagavía

Komenigarria da ibilbidea kontsultatzea, mapak eta profilak ikusi.

GR 12 7. Etapa – Euskal Herriko bidea

GR 12ren etaparik gogorrena da (ibilbidea itsasertzean hasten den lekutik hara kontuan hartuta), bai luzeragatik bai igotzen den tarteagatik. Pirinioetako bi gune megalitiko garrantzitsuenak lotzen ditu:

Azpegi eta Okabe. Irati Oihaneko lurretan barna joaten da eta GR 10 eta GR 11ren artean ardatz modukoa da. Ibilbide latza da, baina ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.

Ibilbidea (gutxi gorabeherakoa):

Azpegi – Ursario – Ezkanda – Egurgio – Auntzbide – Ibarrondoa – Iturzaeta.

Komenigarria da ibilbidea kontsultatzea, mapak eta profilak ikusi.