Festak

Herrietako festak

Fiestas patronalesHerrietako festek data aldaketa dezente izan dute historian zehar.

Gaur egun, festa nagusiak uda partean ospatzen dira, maiatzetik irailera.

Bazen lehen ingurutxo izeneko bertako dantza bat, larreinan, plazan zein frontoian dantzatzen zena. Txistuz lagundurik, gizonak eta emakumeak bi lerrotan banatzen ziren, Nafarroako mendialdeko beste eskualde batzuetan bezala.

Maiordomoak

Festetan eta igautreetan gazteen antolatzeko era ikusten zen. Herriko gazte guztien artean maiordomoak edo prigoreak hautatzen ziren, festak antolatzeko ardura hartuko zutenak.

Aezkoako Eguna

Aezkoako EgunaDiktaduraren ostean Aezkoa Kultur Elkartea sortzen da, mendiak berreskuratzeko mugimenduari lotua hasiera batean. 1978az geroztik Aezkoako Eguna antolatzeaz arduratzen da.

Ospakizun herrikoia da, festa eta aldarrikapena uztartzen dituena. Urtero, irailaren hirugarren igandean ehundaka aetz biltzen ditu Aezkoako herri ezberdin batean. Egitarauan denetarik egoten da: musika, erakusketak, herri bazkaria, herri kirolak…