Beste basoak

map_nat_vegetacion

map_ley_otros

Ezkerreko mapan ikus daitekeenez, Aezkoaren zatirik handiena basoez estalirik dago.

Pagoa zuhaitza da, eta nabarmen agertzen zaigu Iratin, Txangoan zein Corona-Baigura mendilerroan.

Hariztiak haranaren erdialdean zabaltzen dira, mendien hegoaldean. Kalitate apartekoak daude, zaintzaren aldetik zein duten bioaniztasunaren aldetik. Hauen adibide batzuk: Tristuibartea Hiriberrin, Betelu Garraldan edo Garaioa.

Pinua Abaurregainan (bertakoa) eta Orbaizetan (birlandaketa) agertzen da.

Aztapar

AztaparAztaparreko sakana puntu garrantzitsua da Aezkoako hariztien kalitatea neurtzerakoan. Izen bereko errekari jarraikiz luzatzen den baso ederra osatzen du.

Ariako eta Orbarako lurraldeen artean banatzen da, bi herritatik aise irits daitekelarik. Ariako bordetara heltzeko egin behar den paseo zoragarriak hariztia ezagutzeko aukera paregabea ematen du. Izan ere, baso honetan haritz kandugabe zein ametz ilaundun ale ederrak begiztatu daitezke, paisaia tartekatzen duten pagoak ahaztu gabe.

Bertan bizi den fauna anitza zein basoa zeharkatzen duen izen bereko erreka Aztapar bisitatzeko beste bi arrazoi sendo dira.

Robledal de Betelu

robledal de BeteluBeteluko hariztia Garraldako udalerrian dago, eta haritz kandugabeko basorik adierazgarriena da.
Penintsulako onenetarikotzat hartua, Olaldeako mendigunerantz zabaltzen da, Iratiko haraneko behe aldeari jarraikiz.

Tamaina handiko ale ederrak erakusten ditu, baso zabal bikaina osatuz, zeinean fauna eta zuhaiska espezie anitz bizi diren.

Sarbide erraza du, eta aldi berean leku estrategikoan kokatzen da, Ariztokiko behatokipean eta Irati ibaiaren ondo-ondoan. Honek guztiak hariztia ezagutzeko aukera ederra bihurtzen du baso hau.

Desde los pueblos

Desde los pueblosLehenengo ataletan aipaturiko adibideez gain, eta Natur Erreserbak alde batera utzita, bada baso mota desberdinak ezagutzeko beste aukera erraza eta eroso bat.
Herrietako guneetatik bide eta xenda anitz abiatzen dira. Erraz aurkitzen diren bideak dira, batzuetan seinalizaturik daudenak, eta baso mistoak ikusteko parada ederra ematen dute. Pagoak, haritzak, astigarrak, lizarrak zein urkiak zuhaixka mota anitzekin nahasten dira: ezpelak, orreak, hurritzak, gorostiak,…

Herrien xarma eta basoaren lilura, gure ibarra ezagutzeko konbinazio polita.