Ibaiak

Zabalera (Ha) %
I. Atlantikoa 1.230 6
Azaleko urak 325 26
Lur azpiko urak 905 73
I. Mediterraneoa 18.863 94
Irati 14.708 78
Urrobi 905 5
Zatoia 3.250 17

ISURIALDE MEDITERRANEOA

Azaleko urak.

Saiarre eta Ezkanda lotzen dituen mendilerroak, Aezkoako Mendian, banatzen ditu Atlantikoko zein Meditarreneoko isurialdeak.

Ur bide iraunkor bakarra Arpeako erreka da, Errobin urtzen dena.

Lur azpiko urak.

Urkulu-Mendilatzeko lur azpiko urak iparraldeko isurialdera urtzen dira seguruenik.

ISURIALDE ATLANTIKOA

Irati ibaiak biltzen ditu ur gehienak. Badira ondoko ibai hauetara urtzen duten beste azpiarro batzuk: Urrobi, Areta eta Zaraitzu.

ISURIALDE ATLANTIKOA

Irati ibaiak biltzen ditu ur gehienak. Badira ondoko ibai hauetara urtzen duten beste azpiarro batzuk: Urrobi, Areta eta Zaraitzu.

Zatoia

Abaurregainan sortzen da, Abodiko Mendizerraren hegoaldeko urak biltzen diren puntuan. Otsagabian Anduñarekin batzen da, bion artean Zaraitzu ibaia sortuz.

Urrobi

Urrobi ibaiak Irupaota – Arregia -Errazu/Corona mendietatik mendebalderako urak hartzen ditu.
Zakarloa eta Saratxorretako errekak dira, biak Garraldan, ur hauek bideratzen dituztenak.

Irati Ibaia

fot_nat_irati_irabiaIbarreko ibai nagusia, Urtxuria eta Urbeltza batzen diren puntuan sortzen da Irati, Aezkoan zehar15 km inguru zeharkatzeko.

Aezkoan sartu eta berehala Irabiako urtegian pausatzen da, Oihaneko bihotzean kokaturiko aintzira eder gisa. Basoa utzi ondoren, Orbaizetatik behera jaisten da, Orbara ondotik pasatzeko Aribera heldu baino lehen, irudi ederrak sortuz. Behin Aezkoa utzita, Iratiko urak izen bereko haranetik jarraitzen du bere bidea, Irunberriko arroila izugarrietara iritsi arte. Azkenik, 88 kmko ibilbidea burutu ostean, Aragoin urtzen da.

Ibaiadar nagusiak Aezkoan: Egurgio, Erlan, Irau, Legartza, Aranola, Oiaran, Aztapar, Zepetea, Kakolla, Berrendipea eta Zorrate.