Mendiak

Aezkoako mendiak igoera errazekoak dira, guztiek 1500 m baino gutxiago dutelarik. Hiru alderdi ezberdin daitezke:

  • Iparraldeko mendilerroa
  • Erdialdea
  • Hegoaldeko mendilerroa

IPARRALDEKO MENDILERROA

Iparraldeko muga Urkulu, Saiarre eta Mendizar mendietako iparreko mendi-mazelek ematen dute. Hegoaldekoa, Ortzanzurieta (Itolatz), Murukoa, Mendilatz, Mendizar eta Mozoloaundi mendietako hegokoek. Inguru hau guztia Aezkoako Mendia izenaz ezagutzen da.

Bataz besteko altura gehieneko aldea da ibarrean (1250 m).

 

ERDIALDEA

Bi mendilerro aipatzen ahal dira:

Alturakoa

Valle De AezkoaIparraldeko Mendilerroaren eta Garralda – Abaurrepeko (Arregia, Erondoa, Pettuberro..) korridorearen arteko lurrak hartzen ditu.

Irati ibaiak zeharkaturik, erreka anitz ditu.

Bigarren mailako mendilerroak, iparraldekoarekiko paraleloak. Latxaga eta Irupaota (Auztarri) eta Abodi (Berrendi) Mendizerrako mendebaldeko adarra.

Tarte honetan Aezkoako iparreko herriak kokatzen dira: Aria, Hiriberri, Orbaizeta, eta Orbara.

Hondokoa

Erdialdeko hegoko mugaren eta Hegoaldeko Mendilerroaren artean.

Ibarreko alderik lau eta zabalena da. Garralda – Abaurrepea korridorea osatzen du. Altuxeago geratzen da Abaurregaineko goi-lautada.

Hemen kokatzen dira: Abaurregaina, Abaurrepea, Aribe, Garaioa eta Garralda.

HEGOALDEKO MENDILERROA

Errazu/Corona eta Baigura lotzen dituen mendilerroak osatzen du. Ibarreko hegoaldeko muga da, Orotz-Betelu, Artzibar eta Urraul Goiti mugakide dituelarik.

Lerrokatze ia zuzena da, hegoaldetik ibarra erabat ixten duena, Irati ibaiak Olaldean egiten duen zuloa salbu. Mendi nagusiak: Apezeinberro, Errazu/Corona, Txanagra, Bizkailuz eta Baigura. Altuera 1.100-1.450 mkoa.