Natura

Hiru eremu bioklimatikoaren artean kokatuta, Aezkoako ibarra bioaniztasun ikuspuntutik, Europako abetsenetariko bat da. Bere pasiaia klimaren eragina zuzena du, eta hona oraindik itsasoko haize hezeak heltzen dira.

Aezkoako ibarra Iratiko oihean sartzeko bide naturala da, Iratiko ibaia gora jarraituz, zein XX garren mende arte egurra ateratzeko erabilia izan zen, duela gutti arte beste biderik ez bait zen.

KBE bat da(Kontserbazio bereziko eremua) BGL Irati-Orreagaren barruan(Batazunaren garrantzizko lekuak). Horregatik, parke natural batek izanen zituen babes arauak bezain zorrotzak ditu, nahiz eta orain arte holako figura juridikoa ez izan.

Aezkoa, oihanaren herrialdea.

Nahiz eta Iratiko oihana ibar hauen artean oihana ezagunena izan bere zabalera haundiarengatik(17.100 ha. Pagadi-izeidiz eta larrez)lurraldean badira ere, beste oihan eta ekosistemak aipamen berezia beharko zutela; besteak beste, ibai eta erreken ondoko basoak,baso mistoa osatzen dutenak,eta bereziki Garralda/olaldeako ariztia, Europako hobe kontserbaturiko haritz kandugabeko hariztia, bere egurra kupelgintzan zein erikuntzan erabiltzen dena.

Arauak

Arretaz gidatu. Mendian zaude, eta errepidean abereak egon daitezke, nekazal ibilgailuak edo basoko animaliak.

Alorretatik igarotzen bazara hesiak eta atakak itxi aziendak ihes egin baitezake.

Herriko bide eta xendetan ibili. Paisaiaz gozatzeko aukera ezinhobea eskaintzen dute.

Alor pribatuetan ez sartu eta saiatu laborantzak ez zapaltzen .

Zaindu zure txakurra; basoko animaliak zein ganadua izutu ditzake, eta kalte larriak eragin.

Debekaturik dago mendian su egitea, baimendutako tokietan ezezik, eta urtero ateratzen den arauaren barne.

Zaborra zurekin eraman.

Ura funtsezkoa da, ez zikindu ezta alferrik galdu ere.

Basoko izadiak eta kultur ondareak gure paisaia aberasten dute. Ezagutu eta errespetatu.

Zuhurtziaz jokatu loreak, fruituak eta xixak biltzerakoan . Ehiza eta arrantza arauak errespetatu.