IBARRAREN BATZAR NAGUSIA

Aezkoa cuenta con una institución tradicional que se encarga de administrar sus recursos: la Junta General del Valle.

Casa del ValleEntre las funciones de la Junta destacan:

  • gestionar y administrar los recursos del Valle, siendo de especial importancia el monte Irati.
  • Impulsar y realizar proyectos de desarrollo de incidencia supramunicipal.
  • Regular diferentes aspectos de la vida pública: aprobación de ordenanzas, convocatorias de auzalan (realización de trabajos en común), batzarre (reunion vecinal de carácter decisorio) , …
  • Establecer políticas complementarias de ayuda a inversiones, vivienda, creación de empleo,…

Actualmente la Junta está compuesta por 15 miembros (un presidente y catorce vocales), que se eligen cada cuatro años en un sistema de listas abiertas.

Desde antiguo ha estado la Junta del Valle en el pueblo de Aribe, cuya antigua casa la encontramos junto al puente. Fue quemada con su archivo histórico en 1795.

El Batzarre

El batzarre es la Asamblea de todos los vecinos del Valle que están empadronados.

Tiene carácter vinculante y en el mismo se toman decisiones importantes que están establecidas en una ordenanza y siguiendo la costumbre de nuestros antepasados.

Herriak

Aezkoa ibarra Pirinioetan dago. Hauek dira ibarra osatzen duten 9 herriak:

Abaurregaina/ Abaurrea Alta, Abaurrepea/ Abaurrea Baja, Aria, Aribe, Garaioa, Garralda, Hiriberri/ Villanueva, Orbaizeta y Orbara.

Ibarraren %60a basoak dira, orotara 12.101 Ha hartzen dutenak; pagoak (9.538 Ha) eta haritzak (1.620 Ha) nagusitzen dira. Larreek lurraldearen % 28a hartzen dute .

Ekonomia

Abeltzaintza eta basoaren ustiaketa dira ibarraren jarduera ekonomiko nagusiak; gaur egun ardi latxa, behi-gorri eta burguete arrazako behor ugari dago.

Duela 200 urtetik aitzina Aezkoako mendietatik egurra ateratzen da. Gaur egun turismoak bertako ekonomiari bultzada eman dio eta jendeari bertan bizitzen gelditzeko aukera eman ere.

Mugak

Aezkoak muga egiten du:

  • Iparraldean, Nafarroa Behereko Garazi ibarrarekin.
  • Hegoaldean, Urraulgoiti ibarrarekin.
  • Ekialdean, Zaraitzu ibarrarekin.
  • Mendebaldean, Artzibar, Orotz -Betelu, Orreaga eta Auritz herriekin.

Zabalera

Aezkoa Ibarra Piriniotan dago, honen tarte zahar eta erosionatuenean, eta 20.300 hektareako hedadura du.

Profil leuneko mendiak ditu (denak 1500 m.tik beherakoak ). Nafarroako 10 herri altuenetatik 4 Aezkoan daude. Herri baxuena Aribe da (699 m) eta Abaurreagaina, aldiz, Nafarroako herririk altuena da (1.040 m).

Klima

Klima, mendiko subatlantiarra da, piriniar eskualdeko berezkoa: negu hotz eta luzeak ditu eta uda leunak. Honek fauna eta landarerian eragina dauka.

Itsasotik 55 Kmtara dagoenez ( lerro zuzenean), klima atlantiarraren eragin sendoa du.

Sarbideak

Accesos al Valle de Aezkoa por carretera

Aezkoa ibarraren errepide sarbideak

Aezkoara joaten diren errepide nagusiak:

  • Iruñeatik abiatuta, Erro herrian barna (N-135 eta NA-140).
  • Agoitzen barna NA-150. Ondoren Irati ibaian barna (NA-2040) edo Urrobi ibaian barna (NA-172).
  • Zaraitzu ibarretik Abaurregaina herria igaroz (NA- 140).
  • Behe Nafarrotik Luzaide herria igaroz ( N-135 ).