Sozioekonomia

Ezinbesteko orekaren bila

Ohiko bizimodua, nekazaritzan eta abelzaintzan oinarritua, eta natur turismoaren indar berriak, ingurumenarekin uztartuak. Bi errealitate ezberdin sinbiosian. Aezkoa bere hil edo biziko orekaren bila dabil, bere ekonomian, bere baitan, iragana eta orainaren artean, tradizioa eta aldaketen artean. Mila pertsona eskasek osatzen dute etorkizuna itxaropenaz lortu nahi duen lur honen hazia.

Demografia

DemografiaAezkoako populazioa aski zaharkitua da. Erroldaren arabera 1.200 lagun bizi dira Aezkoan, nahiz eta ohiko bizilagunak 800 inguru diren. Banaketa desberdina da bederatzi herrien artean.

Erroldaren arabera, 1.200 lagun inguru bizi dira Aezkoan, nahiz eta ohiko bizilagunak 800 inguru diren. 50eko hamarkadan hasitako emigrazioak bizkortu egin zuen herrien hustuketa. Prozesu horrek, gaur egun, oraindik ere, bere horretan dirau, arinagoa izan arren, jaiotze- eta hiltze-tasaren arteko desoreka tarteko.

Ezaugarriak:

  • Zahartutako biztanleria. Hazkunde begetatibo negatiboa.
  • Erretiratuen kopuru altuaren ondorioz dagoen biztanleria ez aktiboa.
  • Espazio banaketa desberdina. Orbaitzeta, Garralda, Abaurregaina, Hiriberri eta Garaioa dira herririk handienak, eta Aria, Aribe, Abaurrepea eta Orbara txikiagoak.

Nekazaritza

AgriculturaNekazaritzak garrantzi txikia du Aezkoan. Abeltzaintzaren osagarria da, eta labore nagusienak honako hauek dira: zerealak, belardiak eta patatak, eta etxeko baratzeak. Uzta motzeko lurraldea: garia, oloa, baba… Iragan den mendearen erdialdera arte ez zen Aezkoan ekoizpen handirik izan. Ereiteko patata ekoizpenean, Nafarroako lurralderik espezializatuena da; maila horretara iristeko, 1951n OPPOSA sortu izana funtsezkoa izan zen. 1982an OPPOSAn 235 nekazarik egien zuten lan. 1999an 49k baino ez. Patatak aberastasuna ekarri zuen, baita hutsune ekonomikoa ere patataren merkatuak behera egin zuenean.

Industria

Industria Urrobi industrialdean dago, nagusiki. Berriki sortua, industrialde horrek sektorearen eragile izan nahi du.

Urrobi Industrialdea

Polligono UrrobiAezkoa Ibarrean dagoen industria oso eskasa da, eta dagoena Urrobi industrialdean dago. Aezkoa Ibarreko Batzarra, Erroibarekin batera, duela gutxi sortu zuen industrialde hori sektorearen gune estrategiko gisa.

Hala ere, historikoki, egon izan dira bestelako industria batzuk:

“El Irati”

el iratiEnpresa handi horrek lau atal zituen. Hasiera batean, El Irati, SA izen ofiziala bazuen ere, hainbat urte zeramatzan beste izen batzuekin. Itxi, berriz, 1961-62an itxi zuten, elektrizitate-atala FENSAren eskura pasa zenean, eta baso-destilategia El Irati Forestal-era pasa zenean.

Elektrizitate-atala.

Irabazi gehien ematen zuen atala zen. Hasieratik beretik, bazkideen dohaintzaz edo erosiz, Irati ibaiaren ur-jauziak bereganatu zituen: Betolegi, Oroz, Artozki, Agoitz. Usozkoa 1932an inauguratu zuten, eta 1947an Agoizkoari hobekuntzak egin zizkioten, berau baitzen errentagarriena.

Baso atala.

1930ean 30 urteko kontratua sinatu zuen Zaraitzurekin bere basoak ustiatzeko. Horretaz gain, Estatuaren enkanteak lortu zituen La Cuestion eta Aezkoako basoak ustiatzeko. Madrilgo eta Valentziako altzari-fabrikei salmenta garrantzitsuak egin zizkieten, alabaina, zuraren kalitatea zela-eta, izandako eskari-gorakada nabarmenari ezin izan zioten aurre egin batez ere komunikazio arazoak tarteko.

1939an, Zaraitzurekin zuen kontratua bukatuta, ibarrak aipatu kontratua berritzeagatik sobera eskatu zuen. Enpresak, horren ondorioz, beste bide batzuk jorratu zituen, batez ere Estatuaren (La Cuestion eta Aezkoa) eta herri-basoen enkanteak: Aezkoa, Artze, Erronkari, Auritz… eta Erronkari, zeinak Izaban zerrategi bat jartzearen truke elektrizitatea eta lanpostuak lortzeko onura handiko kontratua erdietsi baitzuen. Ordurako bi ziren Erronkarin eraikitako zerrategiak: Ariben lehena, eta Agoitzen bigarrena eta handiena.

Almadietarako ur-kopurua eta elektrizitaterako ur-jauziak kontrolatzeko, Irabiako urtegia eraiki zuten, 12 m. altuerako presa zuena. 1928an 27 m-ko altuera eman zioten, 1934ean 34 m-koa, eta 1943an gaur egun duen 40 m-ko altuera.

Iratiko trena.

1911 eta 1955 urteen bitartean aritu zen martxan. Europako lehenengo tren elektrikoetako bat izan zen. Oso denbora gutxian egin zuten trena, eta inguruetako garraiorako iraultza izan zen. Hasiera batean El Irati enpresaren egurra Ekai-Agoiztik Iruñera eramateko erabili zen, baina, luze gabe, trenbidea Irunberrira eta Zangozara luzatzea erabaki zen. Jakaraino luzatzeko gestioak ere egin ziren, baina proiektuak ez zuen aitzinat egin. Hainbat eta hainbat salgaiz gain, urteko milioi laurden bat lagun garraiatzera iritsi zen.

Errepidez egindako garraioaren garapen azkarrak trena bertan behera utzi beharra ekarri zuen. Iruñean hiri-tranbia gisa erabiltzen zen. Eguesibarrean barna Billabetaraino iristen zen, eta bertatik, trenbidearen adar batetik Ezkaiko zerrategiraino eta destilategiraino, eta Agoitzeraino iristen zen. Longida eta Urraulbeiti ibar osoa zeharkatuta, Irunberrira iristen zen, eta bertan, bi tunel ikusgarriren barnetik Irunberriko Arroilatik pasatzen zen eta amaierara iristen zen, Zangozara, hain zuzen ere.

El Irati, SA Nafarroako industrializazio prozesuko enpresarik garrantzitsuenetako bat, eta alderdi anitzetan aitzindaria izan zen. Enpresak zuen tren elektrikoa maiz agertzen zen egunkarietako berrietan, baita entziklopediatan ere.

Destilategiak

1909an baso-hondakinak baliatu beharra zegoela ikusi zen. Jarduera horren inguruan dauden aurrerapenak ikusteko Alemaniara egindako bidaia baten ondorioz, 1910ean Ekaiko egur lehorreko destilategia eraikitzea erabaki zuten. Gerra ondoren beste bi destilategi eraiki zituzten: Santanderren bat, eta Erronkarin bestea.

Almadiak

almadíasAezkoako almadizainak izan omen ziren almadiak egurra garraiatzen erabili zituzten azkenak, Pirinioetako ibarretan.

XVIII. mendearen bukaera aldera arte ez ziren Aezkoako eta Zaraitzuko almadiak maiztasun batez jaitsi Iratin behera.

Hala ere, data hori baino lehen –1389-, Tuterako gazteluan egin behar zituzten hainbat lan zirela-eta, hamalau langile kontratatu zituzten Aezkoara joan eta almadiak egiteko enborrak aukeratu eta almadiak egin zitzaten.

XVIII. mendeko beste berri batzuek bidaiak zituen zailtasunen berri ematen digute. Ur eskasiaren ondorioz, almadiek hondoa jotzen zuten noiznahi, eta, horretaz gain, ibaiertzeko herriek almadizainei “paso-eskubidea” kobratu nahi izaten zieten. Horrek –Aezkoan ez ezik eta Pirinioetako auzo-ibarretan ere gertatzen zena- erronkariarrak neurri horren aurkako auzia jartzera bultzatu zituen.

Irati ibaiak XX. mendearen hasieran izan zuen bere goieneko unea: Domingo Elizondok, eta haren El Irati, S.A. enpresak, egurra Aezkoako basoetatik, ibaian behera, Ekaiko zerrategiraino eramateko erabili zuten.

XX. mendearen hasieran, El Irati, S.A. enpresak Ameriketatik ekarri zuen enborrak ibaian behera laxo jaisteko teknika, errekatzaile batek bideratzen zituela; aipatu teknika almadiaren aldean azkarragoa zen, baita arriskutsuagoa ere.

Orbaizetan, ibaian, almadiak jaisteko erabili izan zen esklusa bat dago.

Turismo

Ibarrak duen jarduerarik garrantzitsuenetako bat turismoa da. Aezkoan – xarmez beteriko eskualdea – turismoa gorantz doan sektore da. Familia anitzei diru-sarrera osagarria dakarkie.

Zerbitzuen sektoreak izan du, azken urteotan, gorakadarik nabarmenena, batez ere turismoari dagokionez. Egoera horrek zuzeneko eta zeharkako lanpostuak sortzea ahalbidetu du, zeinek bertan bizitzen geratu nahi dutenentzat lan-alternatiba ekarri baitute.

Forestal

Aezkoako Batzarrari diru-sarrerarik garrantzitsuena Iratiko basoaren ustiapenetik datorkio. Egurraren ustiapena, behar bezala egindakoa, basoaren kalitateari eusteko eta hobetzeko modua da. [explotación del haya]

Basoa

Basoak lurraldearen %60 hartzen du: %70 pagoak dira, 9.662Ha, gehienak Iratin. XVII. mendeaz geroztik ustiapen intentsiboa egin zaio. Aezkoan almadiak XVIII. mendean hasi ziren, eta benetako garapena XX. mendean izan zuen, Irati izeneko enpresaren bitartez.

Basoaren %15 hariztia da: Orbara, Hiriberri, Garaioa eta Garralda hartzen ditu. Haritz kandugabe espeziekoa da, Europako garrantzitsuenetakoa.

Sektore honek duen garrantziaren berri emateko, datu bat baino ez: gaur egun Aezkoa Ibarreko Batzarrak lortzen duen diru-kopuruaren % 60 enkantean jarritako egurretik lortzen du.

Fazeriak

Lurraldearen zati batean garatzen diren irudi juridikoak dira. Lurralde horretan, agintarien erabaki bateratuz, bi herri edo gehiagoko biztanleek ondasunen bat elkarrekin partekatzeko konpromisoa dago.

Aezkoa-Garazi Fazeria edo Partzuergoa

Aezkoak mugakide duen Nafarroa Behereko Garazirekiko Partzuergoa 1556-58an adostu zuten idatziz; Nafarroako antzinakoenetako bat da. Arazo handiegirik gabe eutsi zioten partzuergoari, harik eta Garaziren garapen sozioekonomikoak partzuergoaren gaineko presioa areagotu zuen arte. Etapa zail hori 1715 eta 1833 bitartekoa izan zen; Lehenengo Karlistadaren ondoren konpondu zen arazoa, aetzen aldeko konpentsazio ekonomiko baten bitartez.

Energia

Aezkoan sortzen den energia-iturririk garrantzitsuena zentral hidroelektrikoek sortzen dute.

Irabiako Urtegia

Embalse de IrabiaUra energia hidroelektrikoa lortzeko erabiltzen da; presan bertan dagoen zentral baten bitartez sortzen dute energia, 1.207 kW-eko potentzia; urteko 6.000 MW-eko produkzioa.

1912 hasi ziren Irabiako urtegia eraikitzen, Iratiko basoaren erdian. Presak 12 m-ko altuera baino ez zeukan, eta elektrizitatea sortzeko eta enborrak garraiatzeko behar zen ur-kopurua askatzeko prestatuta zegoen.

Gaur egun presak 44 m-ko altuera du, eta presaren gailurraren luzera, aldetik aldera, 158 m-koa da. Gainezkabideak 387 m3/seg-ko hustuketa-gaitasuna du. Urtegiak 128 hektarea hartzen ditu, eta 14 hektometro kubiko biltzen ditu. Iratik urtean dakarren emariaren %23 erregulatzen du Ariben.

Orbarako zentrala

Orbarako Betolegin dagoen zentral hidroelektrikoa 40ko hamarkadaren bukaera aldean inauguratu zuten. Ekoizpen hidroelektrikoari dagokionez, Nafarroako hirugarrena izan zen. Gaur egun sektorearen hamaikagarrena da.

Garaioako errota

Garaioan, 1948. urtera arte, errota-zentral elektrikoa egon zen. Ciriaco Moreak eraiki zuen 1913an.Gaur egun herriaren kanpoaldean ikus daiteke, makineria, presa eta guzti.