Abeltzaintza

Gaur egun Aezkoan 9.436 ardi, 4.182 behi, 507 zaldi, eta 177 abeltzain daude.

Latxa ardia

las ovejas latxas de Aezkoa

las ovejas latxas de Aezkoa

Nafarroako Pirinioetako mendebalde honetan batez ere latxa ardia hazten da. Tradizioaren arabera, Irati ibaiak mugatzen du ardien arraza; latxa nagusi da mendebaldean, eta Aragoiko rasa ardia ekialdean. Bakoitza bere moduan gobernatzen da, eta, halaber, bakoitzak transhumantzia bide desberdina du: abaurtarrak hegorantz joaten ziren (Bardeetara), eta Orbaitzetakoak iparrera, Nafarroa Beherera.

Latxa ardia bertako ardia da. Ondo pairatzen ditu euriteak, ez, ordea, tenperatura altuak. Izaera bizi eta mendirakoia du. Ez da beste ardiak bezain taldekoia, eta, aldi berean, indibidualistagoa da. Fisonomia berezia du:

  • Artile luze eta latza
  • Aurpegiera beltza eta gorria
  • Adarrak; bai emeek zein arre

Behigorria

Vaca pirenaica (Behi Gorria) en Irati

Vaca pirenaica (Behi Gorria) en Irati

Euskal Herriko produkzio-behia da. Fisonomia berezia du:

  • Adar ederrak
  • Ile gorrista
  • Gorputz sendoa
  • Errape txiki eta iletsua; esne gutxi ematen du, baina krematsua

Tradizioz, haragitako behi gisa ustiatzen da, nahiz eta, beste garai batzuetan, ospetsuak izan ziren Aezkoako idi-pareak.

Behigorriaren berezko landa-izaerak ustiapen estentsiboa ahalbidetzen du; ondorioz, azienda-buruak larrean egoten dira urtean denborarik gehien. Aetzak harro daude Pirinioetako behi-arraza autoktonoa gorde izanaz.

Aurizko zaldia

Ganadería: Yeguas de Aezkoa

Ganadería: Yeguas de Aezkoa

Auritzek zaldi-arraza bati izena ematen dio, “burguetano” izenaz ezaguna. Zaldi-mota hori bertako behorra gareino Bretoiarekin edo Trait Bretoiarekin gurutzatzetik dator.

Lepo motza eta sendoa, bizkarralde eta bizkar zabalak, eta hanka sendoak ditu; pisu ertaina eramateko aproposa da. Garai batean nekazaritzan eta garraioan erabiliak, gaur egun haragitarako eta gereinoak saltzeko hazten dira.

1950. urtean 17.500 buru zeuden, gaur egun, berriz, 8.000-9.000 daude. Izaera lasaia du. Ondo egokituta dago klima gogorrera, eta larreetan aurkitzen duen bazkaz gain ezer gutxi behar izaten du jateko.


Gure Abeltzaintza

jose 013 azpegi 05 irati azpegi behiak 15 ardiak-oveja latxa 19 behigorria-vaca pirenaica cronlech