Errotak eta zubiak

Abaurrepeko errota

molino de AbaurrepeaAbaurrepean Errotaldea izeneko parajean dago, herritik kilometro eskas batera, hego-mendebal aldera, indar hidraulikoa ematen zion errekaren ondoan. Erabat ez bada ere, aurri-egoeran dago. Bi ehotze-joko oso, garabi eta turbinak ditu. Lehenengo solairuan, antzinako egur-labea, sabelduna, gorde da. Kanpoaldean, zola gisa, hainbat errotarri dago.

Aribeko errota

molino de AribeAriben, Orbarako norabidean, 200 m-tara dago errota. Atean 1852ko data ageri da. Bi ehotze-joko oso, ubidea, uhateak, errotarriak… gordetzen ditu. Etxebizitza ere badu. Duela oso gutxira arte lanean iraun du. Bisitan joanez gero, ubidea eta presa ikusi behar dira, Tristuibartea (Ariztibarrena) erreserbaren parean. Gaur egun zentral elektriko gisa erabiltzen da.

Garaioako errota

molino de Garaioaaraioan, ehotze sistema osoa dauka, eta herria argiztatzeko energia sortzen zuten turbina handiak dauzka. Goian, errotariaren bizilekua dago. Aski ongi gordeta dago.

Garraldako errota

Garraldan irina egiten duen errota elektriko bat dago, baina, gaur egun, eraikin hori disko-taberna gisa erabiltzen da. Hiru ehotze-jokoetako batek iraun du gaur egunera arte; besteak desmuntatu egin dira errotan taberna dagoelako. Ogia egiteko labe handi bat ere badu, duela gutxira arte lanean iraun duena.

Hiriberriko errota

Hiriberrin errota bat dago herritik hurbil aski berria dena, baina ibaiaren ondoan zegoenaren makineria elektrikoarekin. Antzinakoa Irati ibaian dago, Belotegiren ondoan, zubi esekia igaro eta 200 m. hegoalderantz. Tontortxoa inguratu, Ariberi begira, eta bere horma sendoak ikusiko ditugu, baita lurretik ateratzen den errekaren kanalizazio txikia ere.

Abaurregaineko zubia

Abaurregainan Zatoia ibaia zeharkatzen duen harlanduzko zubia dago. Zubi horretan aker sorgindu bati buruzko kondaira ospetsua dago.

Aribeko zubia

Hauxe izanen da, beharbada, herriaren ezaugarririk nabarmenena. Inguruetako Erdi Aroko zubirik hoberena: erdi-puntuko arku desberdinak eta triangelu-formako horma sendoak ditu. Kalteak izan zituen, batez ere XVIII eta XIX. mendeetako gerretan. 1795ean ia osorik suntsitu zuten, eta 1823an erdialdeko arkua.

Orbarako zubia

puente de OrbaraIrati ibaia zeharkatzen duen Orbarako Erdi Aroko zubia, Zubialdea izenaz ezaguna. Bi begi ditu, zorrotza bata, eta apaldu edo beheratua bestea. Zubi horretan kokatzen da inguruetako herrietako biztanleek Orbarakoei irri egiteko kontatzen den kondaira.