Megalitoak

Megalitos del Valle de AezkoaHistoriaurretik, lurralde hauetan “piriniar mendebaldeko” gizakia bizi izan zen, eta aztarna ugari utzi zituen. Horien artean hilobi-monumentuak: trikuharriak, non hildakoa ehorzten baitzuten, eta harrespil edo baratzak, non errausten baitzuten; bizi ziren leizeetan aurkitutako hondakinak, eta abar.

Cromlechak edo harrespilak

Garaioan, Bizkailuz, (hala-moduzko egoeran dago, itsas mailatik 1200 m-tara).

Urkulun, 40 cromlech eta 5 trikuharri inguru daude. Horrez gain, I. mendean Hispania eta Galia Erromaren mende egon izanaren oroitzapenezko monumentua, XIX. mendeko gerrak izan arte, zelata-dorre gisa erabilia. Urkulutik bi kilometrotara, ipar-mendebalera, Done Jakue bidearen behealdean, Zerkupe izeneko haitz luzexka batean, Metalen Garaiko herri baten hondarrak daude.

Iratin:

  • Azpegi eta Azpegi 2 (9 cromlech katalogatu, egoera onean) .
  • Arrataka ( 8 cromlech katalogatu, hala-moduzko egoeran) eta Arratakas 2 (egoera onean), -Arratakas 3, (6 cromlech katalogatu, hala-moduzko egoeran).
  • Soroluze. (3 cromlech, hala-moduzko egoeran)

Trikuharriak

Hiriberrin, Ugaibel.

Garraldan, Otarro (egoera onean) eta Otarro 2 (egoera kaxkarrean).

Urkulu.

Iratin:

  • Azpegi (egoera onean) eta Azpegi 2
  • Soroluze. (egoera onean)
  • Organbide. (egoera onean)

Tumuluak

Hiriberrin, Coll. Zelane (egoera onean, itsas mailatik 1200 m-tara).

Iratin: Arrataka 3 (2 tumulu, egoera onean).