Elizak

Iglesias del valle de AezkoaGure ondarea artea da, ttipia, baina artea; neurri handi batean gerretan galdua. Eliza-gotorlekuak herriaren argibide dira. Elizetan erretaulak dira aipagarriak, Hiriberrikoei dagokienez, XVI. eta XVII. mendeetakoak. Hortxe dugu, halaber, Erdi Aroko dekorazioa, besteak beste Garaioaren portadan ikus daitekeena.

Abaurrepeko San Martin Tours

XV. mendeko eliza gotikoa, harrizkoa, nabe bakarrekoa eta hiru zatitan banatuta. Burualde poligonala du.
Korurako eskaileraren eta koruaren beraren balaustrada nabarmentzen da. Ibarrean dagoen burdin sare landu bakarra gordetzen du, zeinak aldarea eta fededunak banatzen baitzituen.

Abaurregaineko San Pedro

Erdi Aroko eliza hau XVI. mendean eraberritu zuten. J. de la Hera eta G. Ramosen erretaula izan zuen, XVII. mendekoa, gaur egun desagertua. Bataiarria Erdi Arokoa da.

Ariako San Andres

Harriz egina, Erdi Aroan eraiki zuten. 1611n izandako sute baten ondorioz, XVII. mendean berreraiki zuten. Hasierako garaietatik, portada erromanikoa eta harrizko bataiarria gorde ditu; azken hori erdi-puntuko arkuteria itsurekin apaindua. Lehenengo tartea gurutze-ganga arruntez estalita dago, eta, gainontzekoa, izar-itxurako gurutzeriaz. Erretaula barrokoa da, 1700ekoa.

Aribeko Garbiñe

Mende-hasieran indianoek eliza bat eman zuten dohaintzan; gerora, ordea, gaur egun dagoena eraiki zuten. Eliza berria da, 1943koa. Bertan dira San Joakim eta Andre Mariaren irudiak: barrokoak, San Joakim baselizatik ekarriak.

Garaioako San Andres

XIII. mendekoa da, nahiz eta portada, XII. mendekoa, erromanikoa izan. Erdi-puntuko arkiboltak ditu, eta landare- eta giza motiboekin, Boluta eta izarrekin apaindutako kapitelak. Nabe bakarrekoa da, burualde aurre-zuzenekoa eta parpain-arkuetan euskarri duten kanoi-gangaz estalia. XV. mendean hainbat berrikuntza egin zizkioten; aldamenetan kapera bana jarri zioten. Erretaula erromanista nagusitik (Gaspar Ramosena, XVII. mendea) tailu solte batzuk baino ez dira geratzen.

Garraldako San Joan Ebanjelaria

1912-14ko landa-neogotikoa. 1898an herria erreta, eta herritarren arteko liskar gogorrak izan ondoren, nahiz eta eliza gotiko ederra berreraiki zuten, Arostegi jaunak, herria berritzen anitz lagundu zuen indianoak, errepide ondoan eliza bat eraikitzea finantzatu zuen. Eliza zaharra bota egin zuten harria aprobetxatzeko, eta eliza haren lurretan gaur egungo hilerria jarri zen.

Hiriberriko San Salbatore

Está dedicada a S. Salvador. Es gótica (s.XIV-XV) y en el XVII se le añadió una capilla barroca. De una sola nave más la cabecera, de testero recto, se cubre con bóveda de crucería simple con claves, salvo en el primer tramo de la nave que recibe bóveda sexpartita. En el lado del Evangelio se abre una capilla cubierta con bóveda de crucería. De este lado se accede al templo, a través de una puerta de arco apuntado sin tímpano, cuyas arquivoltas apean en capiteles decorados con motivos vegetales.

Erretaula Nafarroako garai erromanistako garrantzitsuenetako bat da, XVII. mendekoa, Bengoetxeak egina, Antxieta eskultore ospetsuaren ikasle gailenak. Barnealdean, koru altuan estilo gotiko berantiarreko eskudela gorde da.

Aipatzekoa da Erretaula Nagusi erromanista, Juan Gazteluzarrek eta Ambrosio Bengoetxeak egina, biak ere Juan Antxietaren ikasleak. 1600eko lan ederra da, eta adituen arabera, Bengoetxeak Nafarroan egin duen lanik hoberena. Presbiterioaren aitzinaldea hartzen du.

Orbaizetako San Pedro

Orbaitzetan dago, eta San Pedro Apostoluaren omenezkoa da. Eraikin gotiko berantiarra da, XVI. mendekoa, harrizkoa, nabe bakarrekoa eta bi atal eta burualdea dituena, azken hau aurre-zuzenekoa. Giltzarriak dituen izar-itxurako gurutze-gangaz estalia.

Erretaula Nagusia churriguereskoa da, XVIII. mendeko lehenengo erdialdekoa. Tamainaz handi samarra da, eta urre-koloreko monokromia bizia du, eta salomondar zutabeak, landare-motiboz eta serafinen buruez apainduak. Eskultura xelebreak dituzten erdigunea eta atikoa nabarmentzen dira: aingeru handi musikariak edo Jainkoa, erretaularen buru. Bataiarria erromanikoa da; elizaren barnean dago.

Orbarako San Erroman

Eraikin gotikoa da (XIII. mendea), harrizkoa, nabe bakarrekoa eta hiru ataletan banatua, gehi burualde aurre-zuzenekoa.

Erretaula Nagusiak (XVII. mendea) sute baten ondorioz behealdea galdu zuen; Tailu batzuk baino ez daude. Bataiarri erromanikoa gorde da.