Gotorlekuak

Arlekia gaztelua

Fabrikaren goialdean Arlekia gaztelua dago, eraikin misteriotsua, harri handiz egina. Ez dago horri buruzko datu anitzik, baina Erdi Arokoa izan daiteke.

Hiru altueratan egituratuta, bi pasillok gotorlekua inguratzen dute. Eraikinaren harritzarrak kilometro pare bat ibaian gora dagoen Urkuluko trofeo-dorre erromatarraren egituraren antzekoak dira. Fabrikatik gaztelurako bidea errazten duen xendra balizatua du. Bertatik, ibarraren eta Irati basoaren ikuspegia ezin ederragoa da.

Pagadi ederretik gorako bidea SL xenda gisa (toki-xendra) seinaleztatuta dago. Bidean hainbat “plaza” (zelaigune zirkularrak, non landare-ikatza egiten baita) ikus daitezke

Soroluzeko Gotorlekua

SoroluzeEgitura lubakitu aparta, kostaldetik Oriraino dauden defentsa-gotorlekuetako bat, XVIII. mende bukaerako eta XIX. mendeko gerretarako eraikiak.

Galtzada “Summum Pirinaneum”

Bordele eta Astorga lotzen zituen galtzada horren arrastoak ikus daitezke. Bentartea, Ibañeta eta Orreaga zeharkatzen zituen.

Altabizkarra

Fortaleza. El PeñónFernando Katoliko erregek 1512an Nafarroa Garaia konkistatu zuenean eraiki zuen gaztelu hau.

Altabizkarrean lubakiak eta gotorleku-hondakinak ikus daitezke; borroka latzen lekuko.

Konbentzioaren gerran, 1794an, 100 aetzek iraun zuten Astobizkarrean inolako errefortzurik gabe. 1813ko negu gordinean izotzetan egindako guardiek tiroek baino hildako gehiago eragin zituzten Espoz Minaren soldaduen artean.

Urkulu

UrkuluDorrearen jatorria ez dago oso argi, baina gutxi gora-behera K.a. 56- 26 urte ingurukoa dela uste da.

Dorrearen ondoan, XVIII eta XIX. mendeetako gerretan kuartel gisa erabilia izan zen borda-antzeko eraikin txiki baten hondakinak daude. Aipatu eraikinaren ondoan, berriz, uve-formako egitura bat ikus daiteke, eraikina bukatuta jainkoei eskaintza egiteko erabili zen aldare izan daitekeena.