Arma ola

OHAR GARRANTZITSUA

INFORMATZEN DA DEBEKATURIK DAGOELA ARMA OLAKO HERSGUNERA SARTZEA, HARRIAK
ERORTZEKO ARRISKUA DAGOELAKO.

Real Fábrica de ArmasIbarraren iparrean, Txangoan, Itolazen, Mendilatzen…, eta hainbat herritan, Luzaiden eta Donibane-Garazin, erromatarren garaian, are lehenagotik ere, meatokiak (burdina, beruna, zilarra) aurkitu zituzten Iratiko baso-Aezkoako mendi dotorean. Aurkikuntza horrek Olazarren (Blanka Nafarroakoak XIV. mendean fundatua), eta beste hainbat lekutan, burdinolak egotea erraztu zuen.

Gauzak horrela, eta Eugiko Errege Fabrika bere labeetarako behar zuen egurra lortzeko, basoak agortzen ari zenez, 1784an Errege Armadetako komisarioak inguruak bisitatu eta fabrika berria eraikitzeko oniritzia eman zuen. Honela adierazi omen zuen, antza: “… baso-mozketa zainduz, labeetarako egurra betiko izan dezake…”.

Arestian aipatutako urte horretan berean, Irati-Aezkoako mendiak Koroari uzteko dokumentua sinatu zen; sei urteren buruan baino ez, 1790ean, Ibarreko Batzarrak honako hau adierazi zuen: “uztearen aurka agertu zirenen aurkako indarra erabiliz lortu zen lagapena, gehiengoaren oniritzirik gabe”. Izan ere, lagapenaren hasieran bazkarako eta egurra lortzeko onartutako lurren erabilpena murriztua izan zen.

Fabrika Aezkoa Ibarrean jartzeak hainbat hobekuntza ekarri zituen komunikazio, lan, mediku-laguntza eta beste hainbat arlotan; alabaina, fabrika bertan ezartzearekin batera, eta modu nabarmenagoan, desabantailak etorri ziren, fabrika martxan egon zenetan izan ziren gerren ondorioz. Fabrikak gerrak erakarri egiten zituen.

Real Fábrica de ArmasGaraiko ideologiaren arabera eraikia izan zen, erabateko industrigune baten antzerakoa: fabrika, eliza, hierarkiaren araberako eraikinak (langileentzat, nagusientzat, kapilauarentzat), Jauregia barne. Fabrika modernoen eredua sortu zuen.

Bi fasetan eraiki zuten: 1784-1789 eta 1789-1794. Langile eta teknikari gaituak 50etik gora ziren; beraz, mantentze- eta ustiapen-gastua oso handia izan zen. Ekoizpenari dagokionez, berriz, urteko 3.600 bonba ekoiztera iritsi zen.

XIX. mendeko gerra garrantzitsu ia guztiek eragin zioten Fabrikari, baita ibarreko herri guztiei ere: Konbentzioaren gerra, karlistadak, eta abar. Fabrika 1873an itxi zuten behin betikoz, eta handik gutxira enkantean jarri zuten. Ordudanik, aurriak nagusitu dira; zutik diraute elizak eta “auzoko” eraikinek, Jauregiak barne. Fabrika bera, berriz, oso bizkor ari da hondatzen.

onola ere, fabrikaren hainbat atal nabarmen antzeman daitezke: labeak, Legartza ibaiaren kanalizazioa, eta abar.

Fabrika itxi zutenean, Iratiko basoa – Aezkoako mendia berreskuratu nahian 100 urte zeramatzan Aezkoako Batzarra itzuliko zizkietelakoan zegoen; ez zen, ordea, halakorik gertatu 1982. urtera arte. Urte horretan, lagapena egin eta 200 urte geroago, lortu zuten, beraz, baso eta mendiaren gaineko titularitatea. Halaxe adierazten du Orbaitzetatik basorako sarreran jarrita dagoen oroitarriak.

Orbaizetako Burdina Munizioen Errege Fabrika bere garaiko (XVIII. mendea) Industri Arkitekturaren altxortzat jotzen da; beranduegi baino lehen konpondu beharra dagoela adierazten digun datu garrantzitsua.