Armarriak

Escudo y bandera

La bandera de la Comunidad del Valle de Aezkoa es de color rojo ocuro de fondo y en el centro lleva el escudo bordado.

El escudo del Valle lleva por armas un escudo de plata con un roble de sínople atravesado en su base por un jabalí de sable. Simboliza el jabalí, el arrojo y la intrepidez en el combate. El roble es emblema de la fortaleza y tradición.

Armarriaren jatorria

Escudos del valle de Aezkoa Ibarraren armarriaren jatorria Erdi Arokoa da, nahiz eta XVIII. mendera arte ez den haren jatorria aztertu. Zilarrezkoa da, zuhaitz berdea du eta haren oinean basurde beltza, gorriz brodatua hortzak irudikatuz.

Manuel Abellak, 1802an, armarriaren sinbolismoa azaldu zuen: “zuhaitza, haritza, indarraren eta tradizioaren ikurra da; basurdea, lasaia eta iheskorra da bere jabetzapeko lurretan bakean utziz gero, baina bere burua erasotua ikusiz gero, adorea eta ausardia erakusten ditu”. Badirudi armarriak bertako biztanleen izaera irudikatzen duela.

Beste ibar batzuetan bezala, batez ere Nafarroako iparraldekoetan, aetza guztiek armarri bera dute. Etxeetako ateburu batzuetan bakarrik ageri da, eta beste batzuetan landare-motiboekin, kristautasun aurreko ikurrekin… ageri da.

Herriak

Orbaran, Ibarreko armarriari gehitutako motiboak dituen armarria nabarmentzen da: luma bat eta bi ezpata dituen burua.

Orbaizetan bestelako apaingarriak dituen armarriren bat ere ikus daiteke: basurdearekin eta haritzarekin batera bi luma dituen burua ageri da; indianoren batena ote?.

Arian anitz dira armarri eder eta antzinakoak gorde dituzten etxeak. Horietan heraldika erlijiozko motiboekin eta motibo paganoekin tartekatuta ageri da (Ibarreko antzinakoenetako bat bertan da, 1566koa).