Baselizak

Ermitas del valle de AezkoaBaselizak izanen dira, beharbada, egoera onean dugun ondare-zati bakarrenetako bat. Baselizak ondare osoa dira, ez soilik sakabanatuta dauden eraikin hutsak. Jatorri magiko edo jainkozkoa, egoera onean gordeak; bertarainoko bide zainduak, tradizioaz, historiaz eta artez gainezka; prozesio eta erromeriak; kokapena, behatoki zoragarrietan…

San Joakim baseliza

Ariben dago. San Joakimen omenezkoa, herriaren zaindaria. Duela 40 urtera arte erromeria antolatzen zen bertaraino. Gerran, 1794an, suntsitu zuten, eta 1797an berreraikia eta bedeinkatua izan zen. Ibarreko Batzarrak, 1816an, berreraikitzea eta handiagoa egitea erabaki zuen. Datuen arabera, ermitaua egon zen baselizan XIX. mendeko bigarren erdialdera arte.

Eraikin xumea da, bertako tipologiaren arabera egina; ermitauaren etxea atxikirik du. Gaur egun eraikina berritu nahi da, eta erabilpena eman nahi zaio.

San Esteban baseliza

Orbaizetan dago, eta San Estebanen omenezkoa da. Mendian kokatuta dago, eta bertara, abuztuaren 3an, erromerian joaten dira herritarrak. Frantziarren inbasioaz geroztik, 1794az geroztik, hondakinak besterik ez zeuden. Frantziarrek su eman zioten aetzen kuartela zelako. XX. mendearen erdialdera berreraikia izan zen. Herritik bertaraino bi orduko ibilbide lasai eta polita da, aldapa gora leunean.

Aurriak

Abaurregainan San Migel baseliza dago, estilo gotikokoa, gaur egun erabat hondatuta dago. Harrizko eraikin zoragarria zen, kontrahormak zituena, lau kontrahorma eta bost arkuko ganga handia zituen. Atearen zuloa, arku-formakoa, eta leihoarena, hegoaldera, gezi-formakoa, geratzen dira.
Mendebaldera, kanpai-horma, kanpairik gabe, eta bi leiho txiki ditu, horietako bat gezi-formakoa. Ermitaua izan zuen XVIII. mendera arte, behintzat. XIX. eta XX. mendeetako gerretan zalditegi gisa eta kuarteletako erabili zen.

Garaioan San Gregorio eta San Marko baselizen aurriak daude.

Garraldan, Sanlorenzoaldean eta Sanmigelaldean, lehen baselizak zeuden.

Abaurrepean, dokumentuen arabera, Santa Engrazia izeneko baseliza zegoen. Gaur egun toponimoa baino ez da gorde, Santaengrazialdea, Garaioatik kilometro batera. Elezaharrari erreparatuz, moja bat bizi omen zen baselizan hura zaintzeko, baina eilalamiek (mendiko sirenek) handik bota zuten.

Arian ,dokumentazioaren eta toponimiaren arabera, XIX. mendera arte iraun zuten bi baseliza zeuden, Santiagoaldea edo Jaundone Jakue eta Sanfrantziskoaldea.