Haitzuloak eta leizeak

Cuevas y simasInguru hauetan bizi izan zen mendebal Pirinioetako euskal gizonak bere egonaldiaren eta ohituren, bizimoduaren, lanaren eta industriaren hainbat eta hainbat aztarna utzi dizkigu.
Datu zientifikoez baliatuz, paleolitikoraino atzera egin behar dugu Aezkoan gizakia bizi izan zela esateko.

Zatoia harpea

Herrigunetik bi kilometrotara, Zatoia ibaiaren ondoan, Zaraitzuren mugan, Zatoia harpeak daude. Gizakia duela 13.000 urte bizitu izan zen bertan. Neolitikorako trantsizioa ezagutzeko, Nafarroako hobirik garrantzitsuenetako bat da. (Ezin da ikuskatu).

Aizpea harpea

Aizpea edo “errota” izenaz ezaguna, Aribeko antzinako errota ondoan dago, errepide ondoan dagoen harrizko harresian, metro batzutako altueran. Historiaurreko hondarrengatik interesgarria da , 8.000-10.000 urte garaikoa.

Oiaska harpea

Abaurrepean harpea handi bat dago, Oiaska, arriskurik zegoenean herritarren babesleku.

Artetxe harpea

Garaioan Artetxeko harpea dago, antzinatik artegi gisa erabilia. Berau da interesgarriena.

Kutxetagileen harpea

Garraldan Kutxetagileen harpea dago, ezpelez inguraturik. Bertan ezpelezko kutxetak (koilarak) egiten hasi ziren.

Poztia harpea

Garaioa eta Abaurrepearen mugan Poztia harpea dago, elezaharren arabera, sorginen garbitegia.

Orbarako harpeak

Orbaran luzera handiko harpea garrantzitsuak daude, espeleologo profesionalek ikertuak. Muino batean Gazteluzar toponimoa dago; baliteke bertan, garai batean, eraikinak egotea.

Marttingo[…] harpea

Arpea harpea

Cueva de ArpeaPistari jarraituz, Errozate mendiaren aurrez aurre, maldan beherantz eginen dugu bi kilometrotan. Hainbat borda atzean utzita, azkenekora iritsiko gara. Alanbre-hesia gaindituta, ekialderantz joko dugu 25 metro inguru; bertan Arpea harpea topatuko dugu eta 200 m haratago eginda, Arpeako artzain-gune ederrera iritsiko gara. Bertan, ubideaz beste aldean, 218 zenbakia duen mugarria dago, Garazi eta Aezkoa Ibarrak mugatzen dituena.

Osinak

Aezkoak kare-harrizko erliebe interesgarria du, barnean sistema hidrologiko garrantzitsuak biltzen dituen mendigune karstikoduna, esaterako:

  • Argibeltz osina, Garaioan.
  • Anzia osina , Hiriberrin.
  • Argarinea osina , Hiriberrin.
  • Errozkiogeina osina.
  • Idopil osina, Orbaizeta.

 

Cuevas de Lutoa