Gurutzadurak eta hilarriak

Abaurregaineko gurutzadura

Abaurregainan hiru gurutzadura omen zeuden herriak dituen hiru irteeretan bana kokatuta. Gaur egun Zaraitzurako bidekoa baino ez dago; XVI. mendekotzat joa, duela gutxi berritua izan da. Gurutzadura horren ondoan 1990eko monumentua dago. Horretan, “Bat bizian Auñamendia zaintzen” ikurritzak Pirinioetako ibar hauen batasun soziokulturala dakarkigu gogora.

Abaurrepeko gurutzadura

Herriaren bi sarreretan Erdi Aroko gurutzaduren hondakinak daude. Herriaren sarreran XVI. mendeko gurutzadura errenazentista eder bat dago, goitik moztua.

Garaioako gurutzadura

crucero de GaraioaGarai erromanistako monumentu-gurutzea da. Ibarreko hoberena da, eta antzinako irteeran dago, Abaurreetarako bidean. Badirudi inguruetan sorginen aurka egin zen jazarpen garai berean eraikia izan zela, espiritu gaiztoak eta sorginak uxatzeko.

Garraldako gurutzadura

Gurutzadura errenazentista: gerretan jatorrizko gurutzea galdu zuen.

Hiriberriko gurutzadura

Esanguratsuena, beharbada, “Arrese” izenekoa izanen da; gurutzerik gabeko gurutzadura, 1645ekoa. San Frantziskorako bidexkan: han, diotenez, otsoek Arrese jaunaren alaba hil zuten. Beste elezahar batzuek, berriz, “Gauekok”, gauaren espirituak, bahitu zuela diote.

Orbaizetako gurutzadura

Barrakaldean zegoen.

Abaurregaineko hilarriak

Abaurregainak hainbat estilotako hilarrien museoa du. Udalak duela gutxi berritua, atari zabalean daude ikusgai. Museoa elizaren gibelaldean dago.

Garraldako hilarriak

Garraldako hilerrian disko-formako hainbat hilarri daude, esanahiez josiak. Jose Rotak egindako ikerketa- eta berreskuratze-lanari esker, inguruotan oso erabiliak dira.