Aezkoako etxea

Aezkoako etxea

La casa aezkoanaPirinioetako arkitektura barnean aezkoar etxe estiloari buruz hitz egin daiteke.

Ezaugarri nagusienen artean, klima, natur ingurunea, lana eta erabilera daude; baina baita historiari ere, bere egileak eta eraikitze estiloak, eraginak, etab.

Ibar mugakideetatik nolabaiteko erreztasunarekin ezberdintzen dira: etxe nahiko berriak dira (mende hasierakoak), gerra ezberdinetan sute larriak eta sarriak izan baitira.

Solairuen banaketa

Solairuen banaketa: orokorrean hiru, orain arte:

  • beheko solairua: azienda eta lanabesak.
  • lehen solairua: bizitokia.
  • bigarren solairua, sabea: aziendarentzat bazka biltegia.

 

Ezaugarriak

la casa aezkoana• Teilatuaren inklinazio gogorra:
Elurte ugariak zirela eta. Bi, hiru eta lau uretako teilatuak dira. Algunas bordas y hórreos aún las conservan. Garai batean haritza edo pago egurrezko oholtxoekin estaltzen ziren.

Teilaz estalia:
Antzinako oholezko teilak suteetarako ahulak ziren.
Herriak oso erraz erretzen zirenez, buztinezko teilak egiten hasi ziren.

Osagai arkitektonikoak eta apaingarriak:

  • Balkoi korritua (aurrealdearen zabalera guztia).
  • Puntu erdiko arkuzko atea. Harriz egina eta Ibarraren armarriarekin Giltzarrian. Berrienak egitura dintelatua daukate.
  • “Praileak”. Etxe batzuk “Praileak” bitartez zeuden babestuak: aurrealdetik nabarmentzen ziren alboko bi horma.
  • Antzinako labeak. Antzinako labe hauek etxe gutxitan ikusten dira gaur egun, eta kaleruntz aterata teilatutxo baten azpian nabarmentzen da. Ogia egiteko labe hauek batipat Aria herrian mantendu dira, erabileraz gain aezkoako etxeen apaingarria zen.
  • Harri eta egurra. Eraikitze materiala harlandua zen, oso ongi landua (herrietako harrobietatik aterata) eta barruan egurra, leihoak, ateak eta teilatu-hegal zoragarriak.

Herri aipagarriak

Hiriberri

Beste Ibarretako antzeko etxeak daude baina hemen aurkitzen dira ere berezko ezaugarriak: arku apaingarriak, leihoak, armarriak, etab, oso onak. Hiriberrin daude Ibarrako etxerik zaharrenak (XVI. mendekoak).

Aria

Ibarrako ohiko etxeak, askok armarri zoragarri eta antzinakoak gorde dituzte. Heraldika, fededun eta pagano motiboekin nahasten da (Ibarrako zaharrenetako bat, 1566koa).

Abaurrepea

“Inkisizio etxea”ren hondarrak ( torturatzeko tresnak zeuden…)

Izenak

Etxeen izena bizilagunei helarazten die. Batzu 1366tik ezagutzen dira. Jatorria hemendik dator:

  • Jabea: -eina, -ena, -ina bukatzen dira aetz euskararen baliokidea norena. Puede proceder también de un mote. Fangartzeina, Apatena, Domentxoina,…
  • Lanbidea: Lanbide bat adierazten dute. Arotzeina, Errotazeina,…
  • Kokapena: -goa eta -koa bukatzen dira. Nongoa galdera erantzuten da. Etxabarrengoa, Iturraldekoa,…