Ibarraren historia

Historiaurrea

Prehistoria en el Valle de Aezkoa10.000 urteko antzinatasuna dituzten giza aztarnak aurkitu dira Zatoian, Paleolitiko arokoak. Neolitikoak trikuharri, harrespil zein tumulu anitz utzi zituen eskualde honetan. Inguruko metal oparotasunak zein Azpegin aurkituriko arrastoak metalurgia ezagutzen dutela pentsarazten dute.

[…Aizpea…]

Erromanizazioa

Erromanizazioak ez zuen apenas eraginik izan ibarrean. Garai hartakoa da “Summum Pirinaenum” Astorga-Bordele erromatar galtzada. Aezkoako mugatik pasatzen da, Urkuluko ipar-mendebaldeko mendi-mazelatik, hain zuzen ere. Urkulun erromatar garaiko dorrea eraiki zuten, “Trofaeum”, batzuen ustez garaipenak ospatzeko egina; zenbait historialarik K.a. 74-26. urteen artean kokatzen dute, seguruenik Akitaniako konkistaren omenez eraikia.

Erdi Aroa

Erdi Aroko lehenengo mendeen ilunpetan kokatzen da Aezkoako herrien sorrera. IX. mendean sorturiko Iruñeko Erresuma baino lehenagokoa da Aezkoako Ibarraren sorrera; Abaurreatarren leinua VIII.ean ezagutzen zen.

Historian zehar aetzek gerra anitzetan parte hartu izan dute, Nafarroako Erresumaren alde. Batailarik ezagunena Carlomagnoren morroia zen Errolanen porrota da, 778. urtean Orreagan gertatua.

Aezkoaz kanpoko batailei dagokienez, Navas de Tolosakoa aipatu beharra dago, 1212. urtean. Honen ondoren, Antso Azkarrak hobetu egin zituen 1229. urtean 1169.enean Antso Jakintsuak emaniko foruak.

XV. mendea

1423-1443.eneko tartean Aezkoa auzitan ibili zen Nafarroako Erresumarekin, eta mendien jabetza lortu zuen.

1462.ean aetzek kaparetasun osoa erdietsi zuten, eta handik antzina Errege guztiek, bai Nafarroakoek Albreteko Joana kasu, bai Gaztelakoek (Felipe II.a) Aezkoako Foruaren zina egin zuten. Hau horrela izan zen 1609ra arte.

XV. mendeko bigarren zatian agramondarren eta beaumondarren arteko liskarrak ondorio latzak ekarri zituen ibarrerako. Izan ere aetzak agramondarren aldean mantendu ziren eta beaumondarrak herriak erre, ondasunak lapurtu eta jende anitz hil egin zuten.

Sorginkeria ere present egon da Aezkoan, 1525ean eta batez ere, 1575.enean aetz emazteki dezente sutan hil baitziren, sorginak zirelakoan.

XVIII. mendea

Hiru gertakari nagusi:

Ganadu izurritea 1774-75.

1772an bezala, 1774ean izurrite berri bat heldu zen Frantziatik. Ondorioz, Nafarroako behi-azienda ia-ia guztia hilik suertatu zen, iparraldea eskualderik kaltetuena izan zelarik. Iruñeak atariak itxi zizkion behi-aziendari, gosea sortuz. Konponbideak bilatzen saiatu ziren, eta horretarako denetarik egin zuten: baratxuri txikituak ozpinarekin zorroan sartzea, zintzarriak eta albaiteroen tresnak sutik igarotzea…. baina alferrik izan zen.

1793-95eko gerratea

Ondorio larriak ekarri zituen.

Orbaizetako Arma Ola

Bi epetan eraiki zen 1784-1789 eta 1789-1794 tartean.

Ustiapen eta mantenu gastua oso altua izan zen; 3.600 bonba baino gehiago egiten zituen olak 50 langile izatera iritsi zen.

XIX. mendea

E XIX. mendeko gerra nagusienak eragin zuzena izan zuten bai Olan, bai Aezkoako herri guztietan.

  • Konbentzioko gerra
  • Karlistadak

1873. urtean Ola itxi egin zen, handik gutxira enkantean atera zelarik.
Gaur egun bere aztarnak ikus daitezke, elizaren kanpoaldea eta Jauregia hobekien mantentzen direlarik.
Bada aztarnak berritzeko eta bere historia zabaltzeko proiektu bat. Aezkoako ezaugarri nagusienetakoa den Ola behar den moduan azalduko duena.

XX. mendea

XX. mendea emigrazio luze eta handi batekin hasten da, hein handi batean, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren gainbeherak bultzaturik.

Krisiaren aurrean jende anitzek ez du irtenbiderik ikusten eta, beste aukerarik ezean, hirira alde egitea erabakitzen du. Populazioa nabarmen jaisten da, gaur egungo 1000 biztanle eskas izatera iritsi arte.

Hala ere, badirudi joera moteldu egin dela. Turismoaren gorakadak, industri poligono txiki baten sorrerak zein bizi-kalitate maila ona izatearen kontzientziak, lagundu egin dute etorkizuna itxaropenaz ikusten.

Indianoak

Domingo Elizondo, Aribekoa, Ciriaco Morea Garaioakoa, Antonio Arostegui Aribekoa… Ameriketan aberasturiko aetzak izan ziren, eta aberastasun hori euren jaioterrietan partekatu zuten.

Bestalde, enpresa eredugarria sortu zuten, ekoizpen guztia kontrolatzen zuena, basotik ateratzen zenetik bukaeraraino, Gainera, zuhaitzetako atal guztiak probestuz: kalitatezko egurra Donostiara, Bartzelonara eta Valentziara saltzen zuten, ikatza, metil alkohola, azido azetikoa… Garai batez egurraren salmentak behera egin zuen, garraioaren garestitzeak eraginda.

Ciriaco Morea

Garaioa, (1854-1936). Argentinar emigratu zuen eta Aribeko Domingo Elizondorekin lan egin zuen, honen itzuleran bere burdindegia hartu zuelarik. Proiektu asko garatu zituen, besteak beste, Argentinako lehen hegazkin enpresa.

Ameriketan egonagatik herrira ere etortzen zen maiz. Garaioan dirutza inbertitu zuen: Ariberako errepide berrian, eskola berri batean, udaletxean… Azken honetan Orduna eskultoreak eginiko bustoa ikus daiteke.

Era berean, 1913an argindarra ezarri zuen herrian, errota bat sortuz, 1948. urtera arte martxan egonen zena. Gaur egun errota honek tresneria mantentzen du, eta herriaren kanpoaldean dago ikusgai.
Azkenik, Ciriaco Moreak “El Irati” enpresan ere parte hartu zuen.

Antonio Arostegui eta Petra Machín

Antonio Arostegui
Antonio Arostegui

Pirinioetako bi herrietan dituzte kale-izenak: Garraldan eta Nabaskoitzen. Antonio Arostegui Ariben jaio bazen ere, betidanik egon zen Garraldara oso lotua. 1898an sute batek herria suntsitu zuen, eta Arosteguik izugarri lagundu zuen berreraikitze lanetan. Harategia, iturriak, ur-ekartzea, eliza berria, eskolak… 1911. urtean Fundación Arostegui sortu arte. Petra Machinek ere lagundu egin zuen.
Hala ere, Antonio Arosteguiren lanik aipagarriena Iruñeko Salestarrak sortzea izan zen.

Domingo Elizondo

Aribe, (1848-1918). Aezkoako historian kasu berezia da. Diputazioko kidea izan zen 1915ean, eta indutria arloan aitzindaria izan zen Nafarroan.

Ameriketara alde egin zuen, eta lan askotan ibili ondoren burdindegi bat sortu zuen. Denborarekin, New Yorken eta Parisen zabalduko zituen saltokiak burdindegi honek.

1890ean Aezkoara itzuli zen enpresari trebatu gisa, eta Iratiko mendien baso ustiapena abiatu zuen. Ekain zerrategi bat ezarri zuen, egurra Iratiko uren bidez garraiatuz.

Domingok beste enpresari batzuekin sorturiko El Irati S.A. enpresak ekoizpena uneoro kontrolatzen zuen, hasieratik bukaeraraino. Energia eta beharrezko garraioak ere kudeatzen zituen, hondakinak birziklatuz.

A. Domentx

Hiriberrikoa, Nafarroan matrikulatu zen lehen hegazkina egin zuen.