Euskara-ikasketarako laguntzak

Jasotzaileak

Aezkoako bizilagunak, bailarako bederatzi herrietako batean erroldatuta badaude gutxienez bederatzi hilabeteko antzinatasunarekin.

Ikastaro motak

  • a/ Ikastaro intentsiboak, barnetegiak.
  • b/ Eguneko lau orduko ikastaro intentsiboak.
  • c/ Ikastaro estentsiboak
  • d/ Autoikaskuntza ikastaroa

Baldintzak

  • Eskaria aurkeztea
  • Matrikula ordaindu izanaren agiria
  • Asistentzia agiria (beharrezkoa %75etik gorakoa izatea)

Diru-laguntzen zenbatekoa

Matrikularen %50

Informazio gehiago Euskara Zerbitzuan