Euskera

IRATIKO UGALDEAN

Orbaran behin gizon multzo bat gango ugaldera ilargia harrapatzekotan hurbildu ze. Gortarako zubitik beiti dilindan xarri zire, erkali eskuak emanez. Barrenean zenak, ezpaitzoken eskua ilargiraino luzatu,- Ep – ohiu egin zako goienekoari- Laxa zak piska bat eskua nik gazta harrapatu ahal izateko. Guti bat aski izain duk.Goienekoak bere eskua luzatu zue ta multso osoa urera eroriz, ilargia irriz irriz hurrundu zitzaie.

Martin Arotzarena. Orbara

Aezkera

Aezkoako euskara, aezkera, goi- nafarreran kokatzen da euskalkien sailkapenari so eginez gero.

Hala ere, kidetasun nahikoa erakusten du behe-nafarrerarekin zein zaraitzuerarekin.

Goi-nafarrera

Historian zehar filologoek ikertua izan da aezkera; besteak beste, L.L. Bonaparte, A. Campión eta R.M. Azkue. Hasiera batean behe-nafarreraren familian sartua izan bazen ere, orain dela gutxi Iñaki Caminok egindako tesiak goi-nafarreran birkokatu du.

Egungo egoera

1936ko gerra arte Aezkoa euskalduna zen ia-ia oso-osorik. Gaur egungo egoera, aldiz, anitzez larriagoa da; datuen arabera % 40k ulertzen badu ere aezkera, oso gutxi dira eguneroko bizitzan erabiltzen dutenak. Pirinioetan bizirik dirauen azken euskalkia arrisku bizian dago, beraz.

Eguneroko bizimoduan, ordea, hamaika dira euskaraz bustitako elementuak: hizkera, toponimia, etxe-izenak, tresnak, ohiturak… Hauek guztiak eskualde honetako ama hizkuntzan espresatzen dira.

Egungo haur gehienek euskarazko ereduetan ikasten ari dira, euskaldun kopurua igotzen lagunduz.