Artisautza

Herrietako bizimodua kaxkarragoa zenean, bere buruaz aski zen ekonomia zeukaten. Artisautza, abeltzantza eta nekazaritzarekin biztanle gehienen bizimodua zen.

Kutxatagileak

Orain dela gutxi arte mantendu den ofizioa. Egurrezko kutxatak (koilarak), sardexkak eta sukalderako bestelako tresnak egiten zituzten. Maximino Reka hiriberritarra izan zen onenetariko bat.

Ikazkinak

Gaur egun galduriko lanbidea izan arren, Aezkoako ikazkinak asteak ematen zituen mendian, adarrez egindako txabola batean, egur-ikatza egiten.

Eskultoreak

artesania de maderaHarria eta egurra lantzen dutenak. Nabarmentzekoa da Garraldako Jose Rota, sekulako lanak egin dituena. Bere bustoak eta eskulturak leku anitzetara eraman dira.

Hasiera batean eguneroko bizitzan erabili beharreko tresnak besterik ez zen egiten, gaur egun museo atalak edo altxor preziatuak bihurtu direnak: kutxak, zizeiluak, laborarien tresnak… Arlo honetan badira pertsona anitz Aezkoan.

Eskultura modernoari dagokionez, aipatzekoa da Orbarako Joseba Burusko.

Katedratikoak

Katedras

Katedras

Hiriberrik egurrezko artisau bikainak eman ditu. Bada ere sutondoan jartzen den aulki mota bat, katedra izenekoa, bertan sortu zena. Horregatik hiriberritarrei katedratikoak deitzen zaie.

Maximino Reka hiriberritarrak egurra (ezpelkia) erabili zituen bere lanak, kutxatak eta abar egiteko. Orain dela gutxi arte ere, Ascensio Domenetxek Aezkoako aulki famatuak egiten zituen bere tailerrean. Bere etxean, gainera, Angel bere anaiak 1935ean egindako abionetaren zati batzuk daude: egurrezko helizea hala nola argazki batzuk.