Orbara

Eliza ederra eta ibilbide xarmantak

Irati ibaiaren ertzean, harri multzoz inguratua. Espeleologo profesionalek ikerturiko haitzuloak daude.

  • Biztanleak: 59
  • Altitudea: 770 m
  • Basoa: Pagoa 175ha, haritza 266 ha

Irati ibaiaren ertzean kokatua, Mutia muinotik eroritako harri multzo handiak ikus daitezke. Herrira sartu baino lehen Betolegiko jauzia ikus dezakegu.

Antzinean, Zaraitzu Ibarrera zihoan bideak zubi hau gurutzatzen zuen. Bideak, aurrerago, Hiriberrira igo, eta Otsagabia aldera jarraitzen zuen Berrendi mendiarekiko paraleloki. Latxaga mendi zoragarria ere ikus dezakegu: gaztelu bat izan omen zen bertan.

Eliza. (San Roman). Gotiko garaikoa (XIII. mendea), harrizkoa, nabe bakarrekoa, hiru zatitan banatua gehi burua. Erretaula Nagusia (XVII. mendekoa), sute baten ondorioz beheko zatia galdu zuen; talla batzuk gordetzen dira. Bataiarri erromanikoa kontserbatzen da.

Haitzulo garrantzitsuak daude, luzera handikoak, espeolologo profesionalek ikerturikoak. Muino bati Gazteluzar deitzen zaio, apika, antzinean, horrelako eraikinik egon zitekeelako.

Festak. Abuztuaren 15ean ospatzen dira. Igautreak edo ihauteriak (otsailean) ere famatuak dira.

San Roman eliza: Gotikoa (XIII. mendekoa)

Zubialdea zubia:

  • Erdi Arokoa, Irati ibaian
  • Bi begi ditu, bat apuntatua eta bertzea beheratua

Garaia: Jabat

Tabernak:

  • Betolegi Taberna (herritik 1 kmtara Ariberuntz)
  • Aitza Taberna

Pilotalekua

Leize garrantzitsuak daude:

  • Luzera handikoak
  • Espeolologo profesionalek ikerturikoak