Orbaizeta

Web orrialde ofiziala

www.orbaizeta.com

Iratiko atari naturala

Abeltzain tradizioa gaur arte mantendu da, batipat ardiekin, Aezkoako gazta eginez, kalitate handikoa. Iratiko oihan ederraren sarleku naturala da.

  • Biztanleak: 239
  • Altitudea: 765m
  • Basoa: Pagoa 4841 ha, haritza 162 ha

Ibarrako herrietatik Iparraldeen kokaturik dagoen herria da. Nafarroa Behereko Garazi ibarrarekin egiten du muga. Iratiko basoaren ate naturala da.

Mugatik eta Orbaizetako Olatik gertu dagoenez, harrapaketa eta sute handiak jasan zituen herriak. Herriko arkitekturan, etxe asko berritu badira ere, gotiko estilokoak diren leiho, arku eta giltzarriak ikus daitezke.

Eliza. San Pedroren izenpekoa, gotiko berantiar estiloko eraikina da (XVI. mendekoa), harriz egina, nabe bakarrekoa: bi zatitan banatua, gehi burua.

Erretaula. XVIII. mendearen hasierakoa, interesgarria, Jaungoikoa, Ama Birjina eta aingeru batzuen irudiak ditu. Bereziki aipatzekoak dira goialdean dauden aingeru musikariak. Zihurrenik, Ibarreko egurrezko armarririki zaharrena dauka.

Gurutzea. Barrakaldean zegoen.

Garaiak. Etxegarai, Estanquero eta Larrañeta.

Baseliza. San Estebanen izenpekoa, Azalegi mendian dago. Abuztuaren 3an erromerian joaten da bertara. 1794. urtean, frantziarrek burutu zuten inbasiotik hondarrak gelditzen ziren. Aetzen kuartela izateagatik erre zuten, baina XX. mendean berreraiki zen. Bertara iristeko, herritik bi orduko ibilaldi ederra dago.

Arburuako Behatokia. Orbaizetako herritik aterata Arburuara garamatzan bidea jarraitu eta bertatik Ibarreko zenbait herri eta Irati ibaia ikusi ahal izango ditugu.

Gotorlekuak:

  • Urkulu. Urkuluko tontorrean dagoen dorre sendora joatea derrigorrezkoa da ingurua ongi ezagutu nahi baduzu. XIX. mendeko gerrate arte dorre zelataria bezala erabili izan zen.
  • Soroluze. Soroluzen dagoen lubaki egitura zoragarriak kostatik Orirainoko gotorlekuen defentsaren katea osatzen zuen. XVIII eta XIX. mendearen amaierako gerrentzat eraiki zen.
  • Arlekiako Gaztelua : Harri handiz osaturiko eraikin misteriotsua. Honen inguruan datu zehatzik ez badago ere, erdi arokoa izan daiteke. 3 altueratan egituratua dago eta bi korridorek gotorlekua inguratzen dute. Olatik abiatzen den xendari jarraituz irits gaitezke. Ibarra eta Irati oihanaren gaineko ikuspegi ederrak.

Festak. S. Pedro. Ekainaren 29an ospatzen dira. Igautreak.

Elizak

  • San Pedrori eskainitako eliza, Gotiko berantiar garaikoa (XVI. mendekoa).
  • XVIII. mendeko erretaula interesgarria.
  • San Estebani eskainitako baseliza.
  • Abuztuaren 3an erromeria

Arburuako muinoa (1020 m.)

Garaiak:

  • Etxegarai
  • Estanquero
  • Larrañeta

Landa Etxeak:

  • L.E. Alzat (Logelak)
  • L.E. Txorrota (Logelak)
  • L.E. Mujurdin (Logelak)
  • L.E. Sastrarena (Logelak)
  • L.E. Aspiltz (Osoa)
  • L.E. Apej I y II (Osoa)
  • L.E. Mendikoetxea (Osoa)

Mendilatz Ostatua

Jatetxeak:

  • Jakue
  • Mendilatz
  • Pardix

Gaztandegiak:

  • “ Merino etxea” Gaztandegia ( Larraun auzoa)
  • “ Lorentxo etxea” Gaztandegia (Ola auzoa)

Dendak

  • Elizondoa supermerkatua
  • OBK Zaldiak

Pilotalekua

Trikuharriak:

  • Azpegi.
  • Soroluze.
  • Organbide.
  • Urkulu.

Crómlech:

  • Azpegi.
  • Arratakas.
  • Soroluze.
  • Urkulu.