Hiriberri / Villanueva

Web orrialde ofiziala

www.hiriberri-villanuevadeaezkoa.es/

Aezkoako etxerik zaharrenak

Ibarrako etxerik zaharrenak hemen aurkitzen dira. Hiriberritarrak katedratiko izenez ere ezagutzen dira, egurrezko aulki txikiak egiten zituzten.

  • Biztanleak: 145
  • Altitudea: 930 m
  • Basoa: Pagoa 814 ha, Haritza 193 ha

Berrendi harkaitzaren oinean kokatua dago, Abodi mendizerraren mendebaldeko muturrean.

Erdi Aroan sortu zen; Hiriberrik herri berria esan nahi duen arren, Ibarreko herririk zaharrena da. Aezkoako ohiko herri baten adibiderik argienetakoa da: kale harriztatuak, Ibarreko armarria duten aurrealdeak, eta garaiak.

Ibarreko etxerik zaharrenak ditu (XVI. mendekoak), apaindutako arku, leiho eta armarri ederrak dituztenak. Aipatzekoak dira armarri landuak dituzten ateburuak.

Arrese etxea, herriko sarreraren ondoan kokatua, bere arkuteriarekin, Ibarreko etxerik ikusgarrienetakoa da.

Hiriberritarrek katedrak edo katredak egiten zituzten, egurrezko aulki txikiak, suaren ondoan negu gogorrak igarotzen laguntzen zutenak.

Errota. Herriaren ondoan errota berri bat dago, ibaiaren ondoan zegoen errota zaharraren makinaria duena. Errota zaharra Irati ibaiaren ondoan dago, Betolegiren aldamenean, zubi zintzilikaria igaroz, hegoalderantz, 200 metrotara. Haren horma handiak ikus daitezke, eta errekastoaren kanalizazio txiki bat ere badauka.

Gurutze ezagunak. Jatorri historiko ezberdinei edo elezaharrei loturiko zenbait gurutze daude. Esanguratsuena Arrese deritzona izan daiteke, 1645ekoa da, S.Frantzisko xendan dago eta gurutzea galdu zuen. Diotenez, Arrese Jaunaren alaba hil zuten otsoek; bertze elezahar baten arabera, Gauekok (gaueko izpirituak) bahitu zuen.

Eliza. S. Salvadorren izenpekoa. Gotikoa da (XIV-XV. mendekoa) eta XVII. mendean kapera barrokoa gehitu zitzaion. Nabe bakarrekoa, aurrealde zuzena dauka.

Erretaula. Nafarroako erromanista estiloko garrantzitsuenetakoa da, XVII. mendekoa, Bengoetxeak (Antxieta eskulturgile handiaren ikasle aurreratua) egina.

Tumulua. Zelane muinoan (egoera onean, 1200 mtara).

Ugaibelko trikuharria.

Garaiak. Arian bezala, 4 gelditzen dira: Erreka, Elizondo, Portal eta Jauki.

Festak. Salbatore edo Igokundearekin batera ospatzen dira, maiatzean.

ELizak

  • S. Salvadorri eskainitako eliza. Gotikoa da (XIV-XV) eta XVII. mendean kapera barrokoa gehitu zitzaion.
  • Nafarroako erromanista garaiko garrantzitsuenetakoa
  • Arrese gurutzea, 1645. gurutzea

Errota:
Herri ondoan nahiko berria den bat dago, baina makinaria elektrikoa Irati ibai ondoan dagoen antzinako errotarena da, Betolegi ondoan

Garaiak

  • Erreka
  • Elizondo
  • Portal
  • Jauki

Landa Etxeak:

  • L.E. Iribarren (Logelak)
  • L.E. Txikirrin II (Osoa

Alaitze Ostatua

Jatetxeak

  • Alaitze jatetxea
  • Berrendi jatetxea

Pilotalekua

Megalitoak

  • Tumulua: Zelaneko muinoan (egoera ona, 1200 mko altuera)
  • Ugaibelko trikuharria