Garralda

Ikuspegi zoragarriak Aritokitik

Txerbola mendi ondoan kokatua, 1898ko sutearen ondorioz Garraldak itxura irekiagoa dauka. Aezkoa Ibarrako herririk mendebaldekoena da.

  • Biztanleak: 200
  • Altitudea: 848 m
  • Basoa: Pagoa 1126 ha, Haritza 198 ha

Urrobi eta Irati ibaien isurialdeak lotzen dituen korridorean kokatzen da. Aezkoa Ibarreko herririk mendebaldekoena da.

Herriak itxura aldatu du XIX. mendeko gerretan izandako suteen ondorioz: 1795., 1834., 1835., baina batez ere, 1898. urteko sutearen ondorioz, orduan herri osoa kiskali baitzen.

Eskualdeko herri tipikoa zen, gaineko aldean eliza gotikoa zuena, eta, diotenez, Otsagabia arte aurkitu ahal zen hoberena. Zenbait etxe berreraiki ziren, eta haien artean leku gehiago utzi zen; horregatik, ibarreko beste herriak baino itxura zabalagoa erakusten du.

Herriaren ondoan Arrigorri haitza dago, behatoki eder bat duena (Ariztokia/Arrigorri). Bertan izan ziren burdin meategien ustiapenagatik izan dezake izen hori. Bertatik, Beteluko hariztia, Aribe, Aezkoa Ibarrako zati bat, Piriniotako tontorrak eta Irati ibaiaren Ibarra (iparretik-hegoaldera) ikus dezakegu. Hegaztiak, sai–arreak bereziki, begiztatzeko leku ederra da.

S. Juan Evangelistaren izenpeko eliza. Neogotiko landatarra estilokoa, 1912-14 urteren bitartean egin egin zen. 1898an herria erre ondoren, eliza gotikoa berriztatu zen, baina herritarren arteko liskarren ondorioz, Arostegi Jaunak, herria berreraikitzen asko lagundu zuen indianoak, errepide ondoan dagoen eliza egiten lagundu zuen. Zaharra bota zen haren harriaz baliatzeko, eta eliza zegoen lursailean gaur egun hilerria dago.

Gurutzea. Modernoa da, 1929. urtekoa, eta oinarria erromanikoa du. Jatorrizkoa Konbentzio gerran suntsitu zuten.

Leizea. Kutxategileen leizea, ezpel zuhaixkez inguratua, ezpel goilarak egiten hasi ziren lekua.

Trikuharriak. Etxoltxarraldea I (egoera onean) y Etxoltxarraldea II (egoera txarrean).

Iturriak:

  • Iturrialdea. Erdi Aroko iturria, herriaren iparraldean, herriko zaharrena da.
  • Arostegi Iturria, sutearen ondoren herria berreraikitzen lagundu zuenaren omenez egina.

Garaia. Masamigelena Etxea.

Festak. Irailaren lehenengo asteburuan ospatzen dira.

Elizak

  • S. Juan Evangelista eliza. Neogotiko landatarra,1912-14.
  • Gurutze modernoa, oinarri erromanikoa duen lehenengo gurutzea. Konbentzio gerran suntsitu zuten.

Arrigorriko Behatokia:

  • Beteluko hariztiaren ikuspegia,
  • Aribe eta Irati ibaiaren Ibarra iparretik-hegora.
  • Hegaztien begiztatzea,batez ere saiak.

Masamigelena Garaia

Landa Etxea Asteatxo (Logelak)

Auñak Hotela

Jatetxeak:

  • Auñak Jatetxea
  • Herriko Ostatua
  • Errotaberri Disko-Taberna

Errotazai Gaztandegia

Pilotalekua

Dendak:

  • “Xankoi” Harakindegia-denda
  • “ Nagoreina” Estanko-denda

Megalitoak

  • Leizea: Kutxategileen leizea
  • Trikuharriak:Etxoltxarraldea I eta II
  • Iturrialdea Iturria. Erdi Aroko iturria, herriko zaharrena.
  • Arostegiko iturria.Plazan kokatua.

Auñak Taxia