Garaioa

Web orrialde ofiziala

www.garaioa.es

Milurteko haritza

Irati haranaren gainean kokatua. Sorginkeriarekin loturiko herria. Konbentzio gerratean suntsitua.

  • Biztanleak: 127
  • Altitudea: 777 m
  • Basoa: Pagoa 1063 ha, Haritza 219 ha

Irati haranaren gainean kokatua dago. Ingurune hau baratze eta intxaurrondoez osaturik dago, halaber Petxuberroko mendi harritsuak Zorrateko harizti gainetik Betondoako sakana albo batean uzten du.

Konbentzio gerratean herria suntsitu zuten, zutik etxe bat bakarrik gelditu zelarik.

Irati haranaren gainean kokatua dago. Ingurune hau baratze eta intxaurrondoez osaturik dago, halaber Petxuberroko mendi harritsuak Zorrateko harizti gainetik Betondoako sakana albo batean uzten du.

Konbentzio gerratean herria suntsitu zuten, zutik etxe bat bakarrik gelditu zelarik.

Sorginkeriarekin loturiko herria. 1575ean Garaioako sei emakume Logroñora eraman zituzten eta horietatik lau Inkisizioaren oinazeengatik hil ziren.

Errota. Ehotze sistema osoa dauka, eta herria argiztatzeko energia sortzen zuten turbina handiak dauzka. Goian, errotariaren bizilekua dago. Aski ongi gordeta dago.

Harrobiengatik ezaguna zen herri hau, errotako gurpilak egiteko harria ateratzen zen.

Leizeak:

  • Artetxe, arku natural ikaragarria. Bere izenak dioen bezala antzinatik artegi gisa erabilia.
  • Poztiako leizea, Abaurrepeako mugan.Kondairak dioenez sorginen garbitokia izan zen.
  • Cromlecha. Bizkailuz, (egoera onean, 1200 mtara).

Gurutzadura. Garai erromanistako monumentu-gurutzea da. Ibarreko hoberena da, eta antzinako irteeran dago, Abaurreetarako bidean.

S. Andres eliza. XIII. mendekoa da, nahiz eta portada, XII. mendekoa, erromanikoa izan. Erdi-puntuko arkiboltak ditu, eta landare eta giza motiboekin, Boluta eta izarrekin apaindutako kapitelak. .

Ciriaco Morea (1854-1936), “El Irati” enpresan parte hartu zuen indianoa, Garaioan jaio zen. Aribera iristen zen errepide berria ordaintzen lagundu zien bizilagunei, baita eskola berri bat eta udaletxea eraikitzen ere (bertan bere bustoa dago, Orduna erronkariarrak egina).

Bazterrak.
Gurutzealdea, Erdi Aroko gurutzea dagoen lekua.

Sangregorioaldea eta Santaengrazialdea, hondarrik gelditzen ez den baselizak izan ziren bertan.

Elurrazkin. “ Elurrazkineko kanpaia” harri zabala zen, sonoritate handia zuen eta arriskuez ohartzeko balio zuen. Gaur egun puskaturik dago eta sasien artean ezkutaturik dago. Elurrazkin bazterra herritik km batetara dago.

Zamariaingo begiratokia. Garaioako herritik hurbil. Beteluko hariztia eta Irati ibarreko panoramika ederra eskaintzen du.

Festak. Maiatzaren 29an, San Andres egunean, ospatzen dira. Azaroak 30.

Elizak:
XIII. mendeko eliza.
Gurutzadura. Garai erromanistako monumentu-gurutzea da. Ibarreko hoberena da, eta antzinako irteeran dago, Abaurreetarako bidean

Errota: Ehotze sistema osoa dauka

Maisterra Garaia

Landa Etxeak: L.E. Elizari (Logelak)

Jatetxeak:
Arostegui jatetxea eta hostala
Lorea jatetxea

Pilotalekua

Artetxe leizea, arku natural ikaragarria.
Poztiako leizea, Abaurrepeako mugan.
Cromlecha: Bizkailuz

“Casa Lorea” denda