Aribe

Web orrialdea ofiziala

www.aribe.es

Bidegurutze naturala

Aezkoako gune geografiko eta administratiboa. Ezaguna da herri txiki polit honen ur sendagarria: XIX. mendearen erdialdera bainuetxea eraiki zuten, eta XX. mendeko hasiera arte iraun zuen zabalik.

  • Biztanleak: 62
  • Altitudea: 701m
  • Basoa: Pagoa 93 ha, Haritza 132 ha

Aezkoako herri guztiak lotzen dituen bidegurutze baten erdigune geografikoan kokatuta dago . Irati ibaiaren ertzean, Aribe da altitude baxuen duen herria.

Ariben Aizpea leizea, edo “Errotakoa”, dago; bertan aurkitu zen Nafarroan kausitutako emakumezko antzinakoenaren hezurdura osoa, duela 8.000 urte ingurukoa.

XVIII. mendeaz geroztik Iturrialdeako ur sendagarriak, antzinatik ezagunak, ospe handia hartu zuten. Gaur egun ingurua erabat utzita dago.

Erdi Aroko zubi ederra du, erdi-puntuko arku desberdinak, eta hiruki-formako horma sendoak dituena. Berau izanen da, seguruenik ere, Ariberen ezaugarririk nabarmenena.

Ibarreko Batzarra, antzinako etxea zubiaren ondoan duela, aspalditik izan da bertan. 1795ean erre zuten, artxibategi historikoa eta guzti.

Sortzez Garbiaren eliza. Mende-hasieran indianoek eliza bat eman zuten dohaintzan; gerora, ordea, gaur egun dagoena eraiki zuten. Eliza berria da, 1943koa. Bertan dira San Joakin eta Andre Mariaren irudiak, barrokoak, San Joakin baselizatik ekarriak.

Baseliza. San Joakinen omenezkoa, herriaren zaindaria. Duela 40 urtera arte erromeria antolatzen zen bertaraino. Gerran, 1794an, suntsitu zuten, eta 1797an berreraikia eta bedeinkatua izan zen. Ibarreko Batzarrak, 1816an, berreraikitzea eta handiagoa egitea erabaki zuen. Datuen arabera, ermitaua egon zen baselizan XIX. mendeko bigarren erdialdera arte. Eraikin xumea da, bertako tipologiaren arabera egina; ermitauaren etxea atxikirik du. Gaur egun eraikina berritzen ari da, eta erabilpena eman nahi zaio. Besteak beste, erromeria berreskuratu da.

Leizea. Aizpea edo “Errotakoa” izenekoa. Aribeko antzinako errotaren ondoan dago, errepidearen ondoan dagoen harrizko horman, hamarnaka metro batzuk gora. Historiaurreko hondakinek, duela 8-10.000 urte bitartekoek, oso interesgarri bihurtzen dute leizea.

Zubia. Inguruko Erdi Aroko zubirik hoberena da, erdi-puntuko arku desberdinak, eta hiruki-formako horma sendoak dituena.
Berau izanen da, seguruenik ere, Ariberen ezaugarririk nabarmenena.
Hainbat kalte izan zituen, bereziki XVIII. eta XIX. mendeetako gerretan. 1795ean ia erabat suntsitu zuten; arku zentrala, berriz, 1823an.

Garaia. Domench.

Errota. Atean 1852ko data ageri da.
Bi ehotze-joko oso, ubidea, uhateak, errotarriak… gordetzen ditu. Etxebizitza ere badu. Duela oso gutxira arte lanean iraun du.

Festak. Irailaren bigarren igandean ospatzen dira.

Elizak:
1943ko eliza. Bertan San Joakinen irudiak gordetzen dira.
San Joakin baseliza, Ibarrako patroia, orain dela 40 urte erromeria ospatzen zen.2003ko maiatzaren 18an eginen da

Aizpea leizea:
Interesgarria emakumezko antzinakoenaren hezurdura osoa aurkitu baitzen, duela 8.000 urte ingurukoa

Farmazia

Errota. Bi ehotze-joko oso, ubidea, uhateak, errotarriak… gordetzen ditu.

Zubia. Inguruetako Erdi Aroko zubirik hoberena da, erdi-puntuko arku desberdinak.

Bankuak:

  • La Caixa
  • Rural Kutxa

“Valle de Aezkoa” gasolindegia

Domench Garaia

“M.Iriarte” tailer mekanikoa

Pilotalekua

Landa Etxeak eta Hotelak:

  • L.E. Txikirrin I (Logelak)
  • Hotel Aribe